Eta urtea hasteko ere... finalak

2025/01/02 | Lehiaketa

2025eko lehendabiziko jardunaldian, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako, pala motzeko eta larruzko paletako finalak izango dira ikusgai; Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako esku binakako kadeteen finala ere jokatuko dute

Urtea agurtzerakoan bezala, urtea hasteko ere final festa izango dugu. Hain zuzen ere, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako, pala motzeko eta larruzko paletako finalak izango dira ikusgai, asteburu honetan, Donostian, Amezketan, Oiartzunen eta Deban. Eta Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binaka kadeteena ere jokatuko dute, Iruran.

 

Ondorengo lerroetan bildu ditugu jardunaldiko final guztiak:

 

 

EZKER HORMAKO KLUBEN ARTEKO GIPUZKOAKO TXAPELKETA, ESKUZ BANAKA + PALA MOTZA + LARRUZKO PALETA

 

Urtarrilak 3, ostirala, 19:00, Donostia-Atano III
 

1. Eskuz banaka, kadeteak 1. maila:
BEHAR ZANA-Adur Otaegi Lakarra
AZKOITIKO OTEIZA-Julen Etxaniz Salas

2. Eskuz banaka, jubenilak 1. maila:
LAPKE-Iker Izagirre Rodriguez
OIARPE-Manex Olaiz Etxeberria

3. Eskuz banaka, nagusiak 1. maila:
ZAZPI ITTURRI-Eneko Gorostidi Labaka
LAPKE-Faben Ituarte Gonzalez

 

Urtarrilak 4, larunbata, 17:00, Oiartzun-Madalensoro


1. Pala motza, nagusiak 2. maila:
ILUNPE (Eneko Martija Arozena-Mikel Sanchez Rementeria)
GAZTELEKU (Iñaki Lopez de Munain Oñederra-Aritz Rekalde Ezkurra)

2. Pala motza, nagusiak 1. maila:
ERREPALA 2 (Jon Begiristain Dorronsoro-Mikel Begiristain Dorronsoro)
EPLE 1 (Frederic Eyheramendy-Yorel Martinez Garcia)

 

Urtarrilak 5, igandea, 10:30, Amezketa-Larrunarri
 

1. Eskuz banaka, kadeteak 2. maila:
BEHAR ZANA-Xuban Ilarramendi Albizu
BERGARA-Aitor Contreras Alberdi

2. Eskuz banaka, jubenilak 2. maila:
ATAUN-Aetz Lopez Murua
BEHAR ZANA-Inhar Iparragirre Aburuza

3. Eskuz banaka, nagusiak 2. maila:
ZAZPI ITTURRI-Beñat Gorostidi Labaka
EPLE-Xabier Ortiz de Urbina Arandigoien

 

Urtarrilak 5, igandea, 11:00, Deba-Aldats


1. Larruzko paleta, kadeteak:
ERREPALA (Illan Crespo Arotzena-Martin Zarate Lomas-Beñat Lazkanoiturburu Ugarte)
TXULOBI (Xabat Aburuza Gorostizu-Markel Iraola Zabala-Arkaitz Zabala Olasagasti)

2. Larruzko paleta, jubenilak:
ZUMAIA 2 (Telmo Carballo Arano-Aritz Garikano Mora)
ERREPALA (Abel Eguzkitza Martinez-Aner Rekondo Murua)

 

 

TRINKETEKO KLUBEN ARTEKO GIPUZKOAKO TXAPELKETA, ESKUZ BINAKA

 

Urtarrilak 4, larunbata, 16:00, Irura-Ametsa trinketa
 

1. Eskuz binaka, kadeteak:
BEHAR ZANA 2 (Beñat Larrarte Balda-Imanol Zufiria Maioz)
BEHAR ZANA 1 (Xuban Ilarramendi Albizu-Xuhar Iparragirre Aburuza)

 

 

 

Informazio gehiago, Lehiaketa eta Kartelera ataletan.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba