Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako paletako bi final, igandean, Altzan
2024/12/18 | Lehiaketa
Infantil kategoriako palistak lehiatuko dira, 16:00etan hasita: Txost 2 eta Altzatarra taldeek molle-pelle txikiarekin neurtuko dituzte indarrak, eta ondoren ikus pilotarekin jokatuko dute finala Oianguk eta Hernanik
Errendimenduko Ibilbideko lehendabiziko finalak ikusteko aukera izango da, jardunaldi honetan; zehazki, Gipuzkoako Txapelketako paletako bi final jokatuko dituzte infantil kategoriako palistek: molle-pelle txikiarekin lehena eta ikus pilotarekin bigarrena. Igande arratsaldean izango da jaialdia, Altzan:
Abenduak 22, igandea, 16:00, Donostia-Altza
2. Paleta (ikus), infantilak:
Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Paleta(molle-pelle txikia)-Infantilak eta Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Paleta(ikus)-Infantilak ataletan kontsulta daiteke bi lehia hauen inguruko informazioa. |
|