Jokoan da zesta-puntako Emakumea Pilotari Saria

2024/11/21 | Lehiaketa

3 aurrelari eta 3 atzelari lehiatuko dira ezaugarri bereziko txapelketa honetan; asteburu honetan hasiko da ligaxka, eta abenduaren 28koan izango da ikusgai finala

Beste lehia berezi bat jarriko da martxan jardunaldi honetan (2024-11-24): zesta-puntako Emakumea Pilotari Saria. 6 emakume puntista lehiatuko dira, 3 aurrelari eta 3 atzelari, binaka.

 

 

Baina ez dute jokatuko beti lagun berarekin, hau da, jardunaldi bakoitzean bikoteak aldatu egingo dira: aurrelari guztiek atzelari guztiekin osatuko dute bikotea (eta, hortaz, atzelari guztiek aurrelari denekin jokatuko dute), eta denek denen kontra jokatuko dute. Hala, bi azken sailkapen egongo dira: aurrelariena eta atzelariena.

 

 

Hauexek dira parte hartuko duten puntistak:

 

Aurrelariak

  • Ane Elezgarai Usobiaga-Danok Bat (Mutriku)
  • Naroa Merino Pineda-Gazteleku (Andoain)
  • Maite Ortiz de Mendibil Beltran de Heredia-Danok Bat (Mutriku)
     

Atzelariak

  • Irati Moreno Goenaga-Beotibar (Tolosa)
  • Oaia Otaño Arrona-Danok Bat (Mutriku)
  • Frida Watkins Franco-Zumaia

 

 

3. jardunaldiko ligaxka jokatuko dute, egoitza desberdinetan: asteburu honetan lehena (Zumaian), abenduaren 1ekoan bigarrena eta abenduaren 22an hirugarrena. Ligaxkako partidak 15 tantora izango dira.

 

 

Ligaxkak 1. eta 2. postuan bukatzen duten aurrelariek eta atzelariek jokatuko dute finala, era honetara: 1.aurrelaria-2.atzelaria vs 2.aurrelaria-1.atzelaria. 30 tantotara jokatuko dute finala. Abenduaren 28ko asteburuan izango da ikusgai.

 

 

Txapelketaren informazio guztia eskuragarri Lehiaketa-Federatua-EmP zesta-punta neskak atalean.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba