Bere logoa berritzeko lehiaketa antolatu du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak

2024/11/12 | 100 urte

Zabalik da lanak entregatzeko epea, hilaren 29ra arte; 2025ean federazioak 100 urte beteko dituela eta, bigarren logotipo bat ere diseinatu beharko da, aurrekoan oinarrituta eta urteurrenari aipamena eginez; 600 euro jasoko ditu irabazleak

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) lehiaketa bat jarri du martxan, federazioa egokien ordezkartuko duen logotipo berria hautatzeko. Era berean, 2025ean federazioak 100 urte beteko dituenez, bigarren logotipo bat diseinatu beharko da, aurrekoan oinarrituta eta 100 urte betetze horri nolabaiteko aipamena egingo diona.

 

Dagoeneko zabalik da lanak entregatzeko epea, hilaren 29ra arte. Deialdia publiko zabalari zuzenduta dago.

 

Sari bakarra emango da, 600 eurokoa. Abendu bukaeran jakinaraziko da irabazlea.

 

Albiste honi erantsitako dokumentuak jasotzen ditu lehiaketaren oinarri guztiak.

 

Animatu! Zorte on!

 

Kartela QR

 

 














Babesleak

Ir arriba