170 pilotari baino gehiago ari dira parte hartzen 2024-25 denboraldiko teknifikazio proiektuan
2024/11/19 | Ikastaroak
Ezker horman eta trinketan, eskuz zein paletaz ari dira trebatzen Gipuzkoako pilotariak; pilotariei entrenamendu tekniko pertsonalizatua eskaintzea du xede egitasmoak
Urritik martxan dira 2024-25 denboraldiko teknifikazio proiektuko saioak. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) sustatutako egitasmo honek lurraldeko pilotariei entrenamendu tekniko pertsonalizatua eskaintzea du xede, eta harrera bikaina izaten ari da urtero. Aurten, 170 pilotari baino gehiago ari dira parte hartzen proiektuan. Ezker horman eta trinketan dira saioak, eta eskuz, gomazko paletaz, larruzko paletaz eta paleta argentinarrez ari dira trebatzen Gipuzkoako neska-mutil pilotariak. Ondorengo zerrendetan bildu ditugu, besteak beste: saioen egunak, orduak, frontoiak; parte hartuko duten pilotariak, zein klubetakoak diren...; eta entrenamenduak gidatuko dituzten teknikariak. Lerro hauetan dituzue, beraz, saio guztien xehetasunak:
EZKER HORMA
- Eskua, neskak:
- Eskua, mutilak:
- Gomazko paleta, neskak:
- Larruzko paleta, mutilak:
TRINKETA
- Eskua, mutilak:
- Paleta argentinarra, neskak:
Albiste honi erantsita dituzue hainbat talderen argazkiak, eta ikusgai baita Argazki galeriak txokoan ere. |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||