Martxan da Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa: jardunaldi honetan (2024-09-15) ekingo diote lehiari Gipuzkoako ehunka pilotarik.
Denboraldiko lehia garrantzitsua eta parte-hartze handikoa da Ezker Hormako Gipuzkoako Txapelketa. Espezialitate ia guztietan jokatzen da, bai emakumetan bai gizonetan, kategoria eta maila ugaritan. Lehia gehienak elkarrrekin abendura bitarte jokatuko badira ere (315 bat taldek ekingo diote txapelketari), denboraldi osoan izango da jokoan.
Jokamolde hauetan ariko dira pilotariak (oraingoz aurreikusitakoak):
-
Eskuz banaka: kadeteak, jubenilak eta nagusiak; kantxa osoan aurrena eta lau t'erdian ondoren
-
Eskuz binaka: kadeteak (1., 2. eta 3. maila), jubenilak (1., 2. eta 3. maila) eta nagusiak (Ohorezkoak, 1., 2. eta 3. maila); eta nagusiak emakumetan (maila bakarra)
-
Gomazko paleta: lehenik binaka, kadetetan (maila bakarra), jubeniletan (maila bakarra) eta nagusietan (1., 2. eta 3. maila), eta emakumetan jubeniletan (maila bakarra) eta nagusietan (1. eta 2. maila); ondoren, banaka, bai gizonezkoak bai emakumezkoak (7aren barruan, kantxa osoan...)
-
Larruzko paleta: nagusiak (1., 2. eta 3. maila)
-
Pala motza: nagusiak
-
Pala: nagusiak
-
Zesta-punta: kadeteak (maila bakarra), jubenilak (maila bakarra) eta nagusiak (1. eta 2. maila); lehenik binaka eta ondoren banaka
-
Joko garbi
Espezialitate hauetako lehia asko eta asko hasiko dira asteburuan. Ligaxka jokatuko dute lehenik, eta kanporaketen txanda izango da ondoren. Txapelketa aurreikusi bezala joanez gero, hauexek izango lirateke finalen gutxi gorabeherako datak:
-
Urriaren 27ko asteburua: zesta-punta binaka (nagusiak 1. maila)
-
Azaroaren 3eko jardunaldia: larruzko paleta (nagusiak 1., 2. eta 3. maila)
-
Azaroaren 10ekoa: eskuz binaka (kadeteak 1. eta 2. maila, jubenilak 1. eta 2. maila eta nagusiak Ohorezko, 1., 2. eta 3. maila), eskuz binaka emakumeak (nagusiak) eta gomazko paleta binaka emakumeak (jubenilak eta nagusiak 1. eta 2. maila)
-
Azaroaren 17ko asteburua: gomazko paleta binaka (kadeteak eta jubenilak)
-
Azaroaren 24koa: gomazko paleta binaka (nagusiak 1. eta 2. maila)
-
Abenduaren 1eko jardunaldia: zesta-punta binaka (kadeteak, jubenilak eta nagusiak 2. maila)
-
Abenduaren 15ekoa: gomazko paleta binaka (nagusiak 3. maila)
-
Abenduaren 29koa asteburua: eskuz binaka (kadeteak 3. maila eta jubenilak 3. maila)
-
Abendua: eskuz banaka, pala motza...
-
Otsaila: gomazko paleta banaka (7aren barruan)
-
Martxoa: joko garbi
-
Apirila: gomazko paleta banaka (kantxa osoan)
-
Ekaina: eskuz banaka lau t'erdian, zesta-punta banaka, gomazko paleta banaka emakumeak, pala...
Denboraldiak aurrera egin ahala joango gara gu ere informazioa eguneratzen eta osatzen. Bitartean, Lehiaketa-Federatua atalean kontsulta daiteke Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketari buruzko informazio guztia. Eta bai bertan bai Kartelera txokoan dago astez asteko jarraipena egiteko aukera.
|