Zesta-puntako banakako finalak ikusgai Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan

2024/06/27 | Lehiaketa

Mutrikun jokatuko dituzte, ostiralean, 19:00etan hasita; Olalde klubeko Betegik eta Behar Zanako Larrartek irabazi dituzte asteburuan jokatutako eskuz banaka lau terdiko finalak, Intxurreko Ugartemendiak, Intxurreko Agirrek eta Hernaniko Maciciorrek emakumeen gomazko paleta banaka bost terdikoak, eta Letamendia-Otegiren Oiangu taldeak palako finala

Puntisten txanda izango da asteburuan Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan: zesta-puntako banakako finalak jokatuko dituzte, ostiralean, Mutrikun. Hauxe izango da jaialdia:

 

 

 

Ekainak 28, ostirala, 19:00, Mutriku-Miruaitz


1. Zesta-punta banaka, kadeteak:
ZUMAIA-Mikel Silveti Egaña
DANOK BAT-Alain Agirregomezkorta Txurruka

2. Zesta-punta banaka, jubenilak:
HONDARRIBIA-Mattin Bereau Sagarzazu
DANOK BAT-Oinatz Agirregomezkorta Txurruka

3. Zesta-punta banaka, nagusiak:
DANOK BAT-Eñaut Urreisti Astigarraga
HONDARRIBIA-Andoni Laloo

 

 

 

Pasa den jardunaldian ere hainbat final izan ziren ikusgai: emakumeen eskuz banaka lau t'erdikoak, emakumeen gomazko paleta banaka bost t'erdikoak eta palakoa. Ondorengo lerroetan bildu ditugu emaitza guztiak:

 

Eskuz banaka lau t'erdian, emakumeak, jubenilak:
OLALDE-Irati Betegi Jausoro 22
OLALDE-Olatz Insausti Osinalde 10

Eskuz banaka lau t'erdian, emakumeak, nagusiak:
BEHAR ZANA-Miriam Arrillaga Beloki 10
BEHAR ZANA-Miren Larrarte Mayoz 22

Gomazko paleta banaka bost t'erdian, emakumeak, jubenilak:
BEHAR ZANA-Irati Santano Gelado 11
INTXURRE-Ainhoa Ugartemendia Jauregi 25

Gomazko paleta banaka bost t'erdian, emakumeak, nagusiak 1. maila:
HERNANI-Enara Macicior Ollo 25
HERNANI-Nahia Eizmendi Iribar 23

Gomazko paleta banaka bost t'erdian, emakumeak, nagusiak 2. maila:
INTXURRE-Anne Agirre Etxeberria 25
BEOTIBAR-Ekhine Balerdi Goitia 17

Pala, nagusiak:
OIANGU (Zuhaitz Letamendia Esnaola-Aitor Otegi Goya) 45
ILUNPE (Eneko Martija Arozena-Mikel Sanchez Rementeria) 28

 

 

 

Webgune honetako atal hauetan aurki daiteke lehia hauei buruzko informazio guztia: Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Zesta punta banakaLehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Eskuz banaka lau t'erdianLehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta banaka neskak bost t'erdian eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Pala.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba