Emakumeen Eskuz Banakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako finalak
2024/06/20 | Lehiaketa
Ostiralean jokatuko dute alebinen norgehiagoka, Antzuolan, eta larunbatean infantilena, Villabonan; aurreko jardunaldian jokatutako Eskuz Binakako Errendimenduko Udaberri Sariko finalen emaitzak ere bildu ditugu lerrootan
Emakumeen txanda izango da, asteburuan, Errendimenduko Ibilbidean, Emakumeen Eskuz Banakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatuko baitituzte jardunaldi honetan. Antzuolak hartuko du alebinen norgehiagoka, ostiral arratsaldean, eta Villabonan izango da ikusgai infantil kategoriako finala, larunbat goizean. Hauexek dira bi jaialdiak:
Ekainak 21, ostirala, 18:30, Antzuola-Udalekoa
Ekainak 22, larunbata, 11:00, Villabona-Bear Zana
Bestetik, eta dakizuen bezala, Eskuz Binakako Errendimenduko Udaberri Sariko finalak jokatu zituzten, aurreko jardunaldian, pilotari alebinek eta infantilek. Ondorengo lerroetan laburbildu ditugu emaitza guztiak:
- Eskuz binaka 2. urteko alebinak, 1. maila:
- Eskuz binaka 2. urteko alebinak, 2. maila:
- Eskuz binaka infantilak, 1. maila:
- Eskuz binaka infantilak, 2. maila:
- Eskuz binaka infantilak, 3. maila:
Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Eskuz banaka emakumeak eta Lehiaketa-Errendimendua-Udaberri-Eskuz binaka ataletan kontsulta daiteke lehia hauei buruzko informazio gehiago. |
|