Berriz ere, Begiristain anaientzat (Errepala 2) larruzko paletako txapelak Trinketeko Gipuzkoakoan

2024/06/17 | Lehiaketa

34-40 irabazi dute beraien klubeko Brosa-Zumeta (Errepala 1) bikotearen aurkako finala, eta iazko garaipena errepikatu dute, hala

Begiristain anaiek (Errepala 2) jantzi dituzte berriz ere txapelak Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalean. Brosa-Zumeta bikoteari (Errepala 1) 34-40 irabazi zieten joan den larunbatean Irurako Ametsa trinketan jokatutako 'derbi'-an, eta iazko garaipena errepikatu dute, hala:

 

 

Ekainak 15, larunbata, 11:00, Irura-Ametsa trinketa


1. Larruzko paleta, nagusiak
ERREPALA 1 (Aitor Brosa Jimenez-Jon Zumeta Zuasti) 34
ERREPALA 2 (Jon Begiristain Dorronsoro-Mikel Begiristain Dorronsoro) 40

 

 

 

8 talde lehiatu dira aurtengo edizioan: Altzatarra 1, Altzatarra 2, Eple, Errepala 1, Errepala 2, Oiangu 1, Oiangu 2 eta Oiangu 3. Eta Altzatarra 1 (Amiano-Astrain) eta Oiangu 1 (Ibarguren-Ropero) taldeak gelditu ziren finalaren atarian.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Trinketa-Larruzko paleta atalean ikus daiteke lehiaren informazio guztia.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba