Zazpigarren txapela Errenteriarentzat Herriarteko Pala Txapelketan
2024/06/11 | Lehiaketa
Bana berdindu du Andoainekin Oiartzunen jokatutako finalean, baina aldeko tanto kopuruak eman dio garaipena
Errenteriak irabazi du 2024ko Gipuzkoako Herriarteko Pala Txapelketa. Bana berdindu du Andoainekin Oiartzunen jokatutako finalean, baina aldeko tanto kopuruak eman die txapela errenteriarrei. Beraien zazpigarrena da:
Ekainak 9, igandea, 11:30, Oiartzun-Madalensoro
1. Larruzko paleta:
2. Pala motza:
Pilotari hauek osatu dute Errenteriako taldea: Garikoitz Aizkorreta Aduriz, Aritz Arregi Etxenagusia, Eneko Arruabarrena Garcia, Ibon Eskisabel Mitxelena, Ibai Izquierdo Ruiz, Iker Maneiro Vicente, Yorel Martinez Garcia, Abel Pichel Jimenez eta Rubén Pichel Jimenez. Eta ondorengoek Andoaingoa: Mikel Agirre Arribilaga, Xabier Alkorta Atorrasagasti, Ibon Altuna Zabala, Xabat Amilibia Pelaez, Josu Balerdi Ansa, Joseba Beroz Garmendia, Imanol Borrero Manchado, Josu Etxeberria Uztarroz, Ibai Iradi Berasategi, Julen Loidi Sagastume, Iñaki Lopez de Munain Oñederra eta Koldo Ponce Iturralde.
Esan bezala, garaipen honekin Errenteriak 7. txapela gehitu dio bere palmaresari. Gainontzeko seiak edizio hauetan lortu zituen: 1991-1995 bitarte (biak barne; Donostia, Altzo, Donostia, Donostia eta Oiartzunen kontra, hurrenez hurren), eta 2022an (Andoaini irabazita). 5 aldiz izan dira txapeldunorde errenteriarrak: 1996an (Oiartzunek irabazi), 2010ean (Andoainek), 2018an (Oiartzunek), 2021ean (Andoainek) eta iaz (Donostiak). Andoainek ere 7 txapel ditu, urte hauetan jantzitakoak: 2009 (Oiartzun txapeldunorde), 2010 (Errenteriaren aurka), 2011 (Oiartzuni irabazita), 2013 (Olaberriari), 2016 (Debari), 2017 (Deba txapeldunorde) eta 2021 (Errenteriari irabazita). Eta, aurtengoarekin, beste 7 aldiz izan dira txapeldunorde: 1997 (Donostiak irabazi), 1999 (Zarautzek), 2006 (Donostiak), 2008 (Donostiak), 2015 (Donostiak), 2022 (Errenteriak) eta 2024 (Errenteriak).
Bai Errenteria bai Andoain Herriarteko Pala Txapelketaren edizio guztietan lehiatu dira, hau da, 33 aldiz.
Sailkapen orokorrean Donostia da lider, 8 txapelekin (6 aldiz izan da txapeldunorde); Andoain eta Errenteria dira atzetik, 7 txapelekin (7 bider txapeldunorde Andoain eta 5 Errenteria); Olaberria ondoren, 6 txapelekin (2tan azpitxapeldun); gero Oiartzun, 3kin (7 aldiz txapeldunorde); eta Ordizia eta Zarautz, txapel banarekin (2 aldiz izan da azpitxapeldun Ordizia, eta behin ere ez Zarautz). Debak eta Altzok ez dute txapelik, baina 3 final jokatu ditu Debak eta 1 Altzok. .
Aurten 6 herri lehiatu dira larruzko paletaz eta pala motzez:
Rural Kutxa eta Aramendia pasteleria dira 2024ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren babesleak.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean eskuragarri dago txapelketaren inguruko informazio guztia. |
|