Herriarteko Pala Txapelketako finalistak ezagutuko ditugu asteburuan

2024/05/29 | Lehiaketa

Andoain, Donostia, Errenteria eta Ordizia izango dira finalerako lehian; eskuz eta gomazko paletaz, final-laurdenei ekingo diete; zesta-puntaz, ligaxkako 4. jardunaldia jokatuko dute

Herriarteko Pala Txapelketako herri finalistak ezagutuko ditugu asteburu honetan: Andoain, Donostia, Errenteria eta Ordizia dira hautagaiak. Finalerdien itzulerakoak jokatuko dituzte, ostiralean, Ordiziak eta Andoainek alde batetik, eta Donostiak eta Errenteriak bestetik. Joaneko jaialdietan, 2-0 irabazi zion Andoainek Ordiziari eta emaitza berarekin Errenteriak Donostiari.

Eskuz, bestalde, final-laurdenei ekingo diete jardunaldi honetan. Beasainek, Bergarak, Hernanik eta Zaldibiak egin dute aurrera eta, aurkezpen eguneko zozketak hala erabakita, Azpeitia, Ataun, Oiartzun eta Andoain izango dituzte zain, hurrenez hurren.

Gomazko paletaz, Aiak, Tolosak, Zestoak eta Zumarragak gainditu dute final-zortzirenen kanporaketa eta, hurrenez hurren, Hernani, Mutriku, Astigarraga eta Donostia herrien aurka final-laurdenen joaneko jaialdiak jokatuko dituzte asteburu honetan.

Zesta-puntaz, azkenik, ligaxkako laugarren jardunaldia jokatuko dute Mutrikuk eta Hondarribiak, eta atseden izango du Zumaiak.

Albiste honi erantsitako dokumentuetan ikus daitezke egutegi guztiak.

 

 

 

Eta hauxe da asteburuko kartelera:

 

MAIATZAK 31, OSTIRALA
 

- 18:45, Beasain-Antzizar: BEASAIN vs AZPEITIA (eskua, final-laurdenak, joanekoa)

- 19:00, Bergara-Udalekoa: BERGARA vs ATAUN (eskua, final-laurdenak, joanekoa)

- 19:30, Hernani-Udalekoa: HERNANI vs OIARTZUN (eskua, final-laurdenak, joanekoa)

- 19:30, Ordizia-Beti Alai: ORDIZIA vs ANDOAIN (larruzko paleta eta pala motza, finalerdiak, itzulerakoa)

- 19:45, Amezketa-Larrunarri: TOLOSA vs MUTRIKU (gomazko paleta, final-laurdenak, joanekoa)

- 20:00, Donostia-Altza: DONOSTIA vs ERRENTERIA (larruzko paleta eta pala motza, finalerdiak, itzulerakoa)

- 20:00, Zaldibia-Resti: ZALDIBIA vs ANDOAIN (eskua, final-laurdenak, joanekoa)

- 20:30, Zumarraga-Beloki: ZUMARRAGA vs DONOSTIA (gomazko paleta, final-laurdenak, joanekoa)

 

EKAINAK 1, LARUNBATA
 

- 10:30, Itziar-Udalekoa: ZESTOA vs ASTIGARRAGA (gomazko paleta, final-laurdenak, joanekoa)

- 16:00, Aia-Udalekoa: AIA vs HERNANI (gomazko paleta, final-laurdenak, joanekoa)

- 17:00, Mutriku: MUTRIKU vs HONDARRIBIA (zesta-punta, ligaxka, 4. jardunaldia)

 

 

 

18 herri ari dira aurten eskuzko lehian, 6 larruzko paletaz eta pala motzez, 14 gomazko paletaz eta 3 zesta-puntazDenera, 41 herri eta 443 pilotari elkartuko ditu txapelketak (234 eskuz, 52 palaz, 115 gomazko paletaz eta 42 zesta-puntaz): 

 

ESKUA

  1. Aduna
  2. Altzo
  3. Amasa-Villabona
  4. Amezketa
  5. Andoain
  6. Astigarraga
  7. Ataun
  8. Azkoitia
  9. Azpeitia
  10. Besain
  11. Bergara
  12. Hernani
  13. Idiazabal
  14. Oiartzun
  15. Oñati
  16. Tolosa
  17. Zaldibia
  18. Zestoa

 

LARRUZKO PALETA ETA PALA MOTZA

  1. Andoain
  2. Deba
  3. Donostia
  4. Errenteria
  5. Oiartzun
  6. Ordizia

 

GOMAZKO PALETA

  1. Aia
  2. Andoain
  3. Astigarraga
  4. Deba
  5. Donostia
  6. Errenteria
  7. Hernani
  8. Mutriku
  9. Oiartzun
  10. Tolosa
  11. Zarautz
  12. Zestoa
  13. Zumaia
  14. Zumarraga

 

ZESTA-PUNTA

  1. Hondarribia
  2. Mutriku
  3. Zumaia

 

Eskuz, herri bat gehiago ari da lehiatzen aurtengo edizioan, 18: ez daude Larraul eta Zumarragabaina Amasa-Villabona, Astigarraga eta Beasain batu dira zerrendara

Palako lehian, 6 herri dira, aurrekoan baino bat gutxiago: Azpeitia izan da baja; eta ez da egon talde berririk.

Gomazko paletaz, iazko kopuru bera da, 14, baina bada aldaketarik parte-hartzaileei dagokionean: aurten ez dute jokatuko Anoetak eta Azkoitiak; eta bai, ordea, Aiak eta Errenteriak.

Eta, azkenik, zesta-puntaz 3 herri ari dira lehiatzen, aurreko edizioko berberak.

 

 

 

Lehendabiziko finala larruzko paletako eta pala motzeko txapelketarena izango da: ekainaren 9an, igandea, jokatuko da, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan. Ondoren etorriko da zesta-puntakoa, ekainaren 23ko jardunaldian. Eta ekainaren 30ekoan izango dira, azkenik, eskuzkoa eta gomazko paletakoaeskuzkoa larunbatean, ekainak 29, Donostiako Atano III.ean; eta gomazko paletakoa oraindik zehazteko dagoen egun eta egoitzan.

 

 

 

Eskuzko txapelketaren 56. edizioa da aurtengoa, 33.a larruzko paletaz eta pala motzez, 26.a zesta-puntaz eta 6.a gomazko paletaz.

Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuzko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Azpeitia da bigarren palmaresean, 8 txapelekin (6 bider azpitxapeldun); eta Donostia hirugarren, 6rekin (4tan txapeldunorde). Azken edizioa Oiartzunek irabazi zuen, eta Azpeitia izan zen txapeldunorde.

Palaz, Donostiak ditu txapel gehien, 8 (6 aldiz izan da txapeldunorde); Andoain da bigarren palmaresean, 7 txapelekin (txapeldunorde 6 bider); eta Errenteria eta Olaberria ondoren, 6na txapelekin (5 aldiz izan dira txapeldunorde errenteriarrak, eta 2tan olaberriatarrak). Donostiak irabazi zuen aurreko edizioa, eta Errenteria izan zen txapeldunorde.

Zesta-puntaz Zumaia da jaun eta jabe, 10 txapelekin (11 aldiz txapeldunorde); Mutriku du atzetik, 8 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Tolosa da hirugarren postuan, 4 txapelekin (6tan txapeldunorde). Azken edizioa Mutrikuk irabazi zuen, eta Hondarribia sailkatu zen bigarren.

Gomazko paletaz, azkenik, Azkoitia da lider sailkapenean, 3 txapelekin (ez da sekula txapeldunorde izan). Eta atzetik dira Donostia eta Astigarraga, txapel banarekin (2tan izan da txapeldunorde Donostia, eta behin ere ez Astigarraga). Ondoren ageri dira Azpeitia, Tolosa eta Mutriku; ez dute txapelik, baina hirurak izan dira behin azpitxapeldun. 2023ko edizioan Astigarragak jantzi zuen txapela, eta Mutriku izan zen txapeldunorde.

 

 

 

Rural Kutxa eta Aramendia pasteleria dira 2024ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren babesleak.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean eskuragarri dago txapelketaren inguruko informazio guztia.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba