Asteburuan hasiko da eskuz binakako Errendimenduko Udaberri Saria
2024/04/10 | Lehiaketa
2. urteko alebin eta infantil kategorietako 145 bikotek eman du izena; ekainaren 16ko jardunaldian jokatuko dira finalak
Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketaz gain, Errendimenduko beste txapelketa bat ere hasiko da asteburuan: Udaberri Saria. Eta hemen ere 2. urteko alebinak eta infantilak lehiatuko dira, baina kasu honetan eskuz binaka.
2. urteko alebinetan, 1. eta 2. maila izango dira: 25 bikotek eman du izena 1. mailan (5 multzo osatu ditugu) eta 32 bikote 2. mailan (6 multzo). Infantiletan, berriz, 3 maila osatu ditugu: 26 bikote lehiatuko dira 1. mailan (5 multzo), 50 2. mailan (9 multzo) eta 12 3. mailan (2 multzo).
Itzuli bateko ligaxka jokatuko dute denek lehenik, apirilaren 14ko jardunalditik maiatzaren 12kora bitartean (maiatzaren 19kora arte infantilen 3. mailakoen kasuan). Multzo bakoitzean 1. eta 2. postuan bukatzen dutenak (eta 3.ak ere bai infantilen 3. mailan) sailkatuko dira azken fasera.
Final guztiak ekainaren 16ko asteburuan jokatuko dira.
Informazio gehiago, webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Udaberri-Eskuz binaka txokoan. |
|