GRABNI Txapelketaren egutegia, zehaztuta
2024/02/15 | Lehiaketa
Martxoaren 17ko asteburuan ekingo dio federazioen arteko lehiari Gipuzkoako Selekzioak, etxean, Bizkaiaren kontra; maiatzaren 5eko jardunaldian izango dira finalak, Araban
Dagoeneko zehaztuta dago federazioen arteko GRABNI Txapelketaren egutegia. Hain zuzen ere, martxoaren 17ko asteburuan ekingo diote lehiari Gipuzkoako pilotariek eta, haiekin batera, Arabako, Bizkaiko, Iparraldeko, Nafarroako eta Errioxako (Espainia) ordezkaritzek.
Bost jardunaldiko ligaxka jokatuko dute guztiek, martxoaren 17ko asteburuan hasi eta apirilaren 21ekora bitarte. Etxean hasiko du txapelketa Gipuzkoak, Bizkaiaren kontra, zehazki; 2. eta 4. jardunaldiak ere etxean jokatuko dituzte gipuzkoarrek, Iparralderen eta Errioxaren aurka, hurrenez hurren. Gainontzeko beste bi jardunaldietan, berriz, etxetik kanpo bidaiatu beharko du Gipuzkoak: 3. jardunaldian Arabara eta 5. jardunaldian Nafarroara, hain zuzen ere.
Ligaxka bukatuta, finalerdien txanda izango da, apirilaren 28ko asteburuan. Nafarroan eta Errioxan izango dira finalerdiak.
Azkenik, final guztiak maiatzaren 5eko jardunaldian jokatuko dira, eta Araba izango da egoitza bakarra.
Hona hemen egutegi osoa:
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||