Eskola adineko neska pilotarien eskuzko laugarren topaketa, igandean, Beasainen

2024/01/25 | Topaketak eta ospakizunak

Benjamin, alebin eta infantil kategorietako 35 bat pilotari elkartuko dira, goizean, Antzizar pilotalekuan

Benjamin, alebin eta infantil kategorietako neska pilotariek elkartzeko aukera izango dute, beste behin ere, asteburu honetan, haiei zuzendutako eskuzko laugarren topaketa antolatu baitugu (urriaren 22an izan zuten lehendabizikoa, Villabonan; azaroaren 19an bigarrena, Zaldibian; eta abenduaren 17an hirugarrena, Donostian). Oraingo honetan Beasaingo Antzizar pilotalekua izango da topalekua, igande goizean.

 

 

35 pilotarik eman du izena hitzordurako.

 

 

09:45ean hasiko dira saioak09:45etik 11:00etara parte-hartzeko ibilbideko alebinak eta infantilak ariko dira (17 pilotari); 11:00etatik 12:00etara parte-hartzeko benjaminen txanda izango da (9 pilotari); eta 12:00etatik 13:30era errendimenduko infantilen saioa izango da (beste 9 pilotari).

 

 

Hainbat klubetako neska pilotariek hartuko dute parte, besteak beste: Abantzu (Zestoa),   Albiztur,   Aloña Mendi (Oñati), Azkoitia, Behar Zana (Amasa-Villabona), Bergara, Eple (Errenteria), Gaztelupe (Zaldibia), Intxurre (Alegia), Intza (Lasarte-Oria), Lapke (Lazkao), Mundarro (Astigarraga), Murumendi (Beasain), Olalde (Antzuola), Pagazpe (Usurbil), Tolosa, Txulobi (Aduna) eta Ziotza (Zizurkil).

 

 

Aurreko topaketen ildotik joango da igandekoa ere: jolasak, dinamikak, partidatxoak... egingo dituzte.

Pilota goxoak erabiliko dituzte, eta federazioak jarriko ditu.

Eta ez dago zuriz jantzita joan beharrik.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba