Asteburuan ekingo diote Udaberri Sariari

2024/01/09 | Lehiaketa

Eskuz binaka, gomazko paletaz eta larruzko paletaz lehiatuko dira pilotariak; martxoaren 10eko eta 24ko jardunaldietan izango dira finalak

Asteburuan (2024-01-14) ekingo diote Udaberri Sariari. Eskuz binaka, gomazko paletaz eta larruzko paletaz lehiatuko dira Gipuzkoako pilotariak, eta martxoan jokatuko dituzte finalak.

 

 

 

 

Hain zuzen ere, jokamolde, kategoria eta maila hauetan ariko dira:

  • Eskuz binaka: kadetetan (15 talde 1. mailan, 21 2. mailan eta 10 3. mailan), jubeniletan (10 bikote 1. mailan eta 16 2. mailan) eta nagusietan (21 talde 1. mailan eta 18 2. mailan)
  • Gomazko paleta: nagusietan (6 bikote 1. mailan eta 21 talde 2. mailan); eta emakumeetan ere, nagusietan (3 talde, maila bakarra)
  • Larruzko paleta: nagusietan (5 bikote, maila bakarra)

 

 

 

Lehia guztietan, lehenik ligaxka jokatuko dute denek (otsail edo martxora bitartean; jardunaldi desberdinetan bukatuko dute, espezialitate bakoitzaren arabera). Ondoren, kanporaketen txanda izango da. Eskuz, gainera, lehendabiziko fase hori bukatuta, Gipuzkoako Txapelketa (multzo bakoitzeko 1. eta 2. sailkatuek) eta eskualdeetakoak (3. sailkatutik aurrerakoek) jokatuko dituzte, eta gero sartuko dira azken fasean bakoitzean.

 

 

 

Martxoaren 10eko asteburuan jokatuko dituzte txapelketako lehendabiziko finalak: gomazko paletakoak (nagusiak 1. eta 2. maila eta emakume nagusiak) eta larruzko paletakoak (nagusiak). Eta martxoaren 24ko jardunaldian izango dira ikusgai gainontzekoakeskuz binakakoak, hain justu (kadeteak 1.,2. eta 3. maila, jubenilak 1. eta 2. maila eta nagusiak 1. eta 2. maila).

 

 

 

Lehia bakoitzeko xehetasunak webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Udaberri atalean aurkituko dituzue, eta bertan eta Kartelera txokoan txapelketari asteroko jarraipena egin ahal izango diozue.

 

 

 

*Argazkiak: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa eta Karlis Medrano.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba