Txapel gehiago Behar Zana, Oiarpe, Errepala eta Zumaia klubentzat Gipuzkoakoan

2024/01/08 | Lehiaketa

Eskuz banaka kadeteen 2. mailako finala irabazi du Behar Zanako Zufiriak, jubenilen 2. mailakoa Oiarpeko Lasak, pala motzeko nagusien 2. mailako lehian nagusitu dira Errepalako Begiristain anaiak, eta Garikano-Ostolaza bikoteak jantzi du txapela zumaiarren arteko larruzko paletako finalean; asteburu honetan, bestalde, gomazko paletako banakako lehia hasiko da

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, txapel gehiago banatu ditugu asteburuan, eta Behar Zana, Oiarpe, Errepala eta Zumaia klubek eraman dituzte etxera.

Hain zuzen ere, Behar Zanako (Amasa-Villabona) Unai Zufiriak eskuz banakako kadeteen 2. mailako finala irabazi du, Ilunpeko (Azpeitia) Mikel Iturralderen kontra. Oiarpeko (Oiartzun) Axel Lasak jantzi du txapela eskuz banakako jubenilen 2. mailako finalean, Abantzuko (Zestoa) Aiert Uriari irabazita. Pala motzeko nagusien 2. mailako lehian nagusitu dira Errepalako (Donostia) Jon eta Mikel Begiristain anaiak, Eple 2 taldeko (Errenteria) Aitor Estefano-Abel Pichel bikotearen aurka. Eta, azkenik, zumaiarren arteko jubenilen larruzko paletako finalean, Zumaia 1eko Aritz Garikano-Urko Ostolaza gailendu zaizkie Zumaia 2ko Jokin Beristain-Joel Martini.

Ondorengo lerroetan dituzue emaitza guztiak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:

 

 

Urtarrilak 6, larunbata, 11:00, Villabona-Bear Zana


1. Eskuz banaka, kadeteak 2. maila:
BEHAR ZANA-Unai Zufiria 18
ILUNPE-Mikel Iturralde 5

2. Eskuz banaka, jubenilak 2. maila:
OIARPE-Axel Lasa 22
ABANTZU-Aiert Uria 9


 

Urtarrilak 7, igandea, 10:15, Donostia-Altza


1. Pala motza, nagusiak 2. maila:
EPLE 2 (Aitor Estefano-Abel Pichel) 33
ERREPALA (Jon Begiristain-Mikel Begiristain) 40


 

Urtarrilak 7, igandea, 12:00, Zumaia-Aitzuri


1. Larruzko paleta, jubenilak:
ZUMAIA 1 (Aritz Garikano-Urko Ostolaza) 35 
ZUMAIA 2 (Jokin Beristain-Joel Martin) 15

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Eskuz banaka, Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Pala motza eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Larruzko paleta ataletan kontsulta daiteke lehia hauen inguruko informazio guztia.

 

 

 

*Argazkiak: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa eta Karlis Medrano.

 

 

 

 

Bestetik, jardunaldi honetan beste lehia bat hasiko da: gomazko paletako banakakoa.

7 koadroren barruan jokatuko dute lehenik Gipuzkoako palistek, otsaila amaierara arte, eta ondoren kantxa osoan jardungo dute; bai batean zein bestean, esan bezala, banaka.

Nagusien kategorian lehiatuko dira, 1. eta 2. mailan: 7aren barruan, 9 pilotarik eman du izena 1. mailan (3 multzo) eta 20k 2. mailan (5 multzo); eta kantxa osoan, berriz, 14 palista ariko dira 1. mailan (4 multzo) eta 18 2. mailan (5 multzo).

Ligaxka jokatuko dute aurrena guztiek, eta ondoren kanporaketen azken fasea. Otsail amaieran aurreikusten dira 7aren barruko lehiaren finalak, eta apiril bukaeran kantxa osoko txapelketarenak.

Informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta banaka 7 eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta banaka ataletan.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba