Martxan da Gipuzkoako Eskola Kiroleko Txapelketa

2023/11/02 | Lehiaketa

Asteburuan hasiko da eskuzkoa benjamin eta alebin kategorietan, eta hilaren 11n alebin kategoriako paletako lehia; neska-mutil pilotarien 300dik gora talde ariko dira; palista benjamin eta alebinek topaketa izango dute larunbatean, Olaberrian

Martxan da 2023-24 denboraldiko Gipuzkoako Eskola Kiroleko Txapelketa. Asteburuan (2023-11-05) hasiko da benjamin eta alebin kategorietako eskuzkoa (eskualde gehienetan), eta hilaren 12ko jardunaldian abiatuko da alebin kategoriako paletako lehia (molle-pelle pilotarekin).

Ondorengo lerroetan jaso ditugu bakoitzaren hainbat xehetasun:

 

 

ESKUA

 

- Asteburuan hasiko da lehendabiziko fasea, eskualde gehienetan (eskualde bakoitzak bere berezitasunak izango baititu, eta batzuetan aurrerago hasiko dira). Lehendabiziko fase hori urte bukaeraraino luzatuko da.

- Benjamin eta alebin kategorietan jokatuko da. Benjaminek parte hartzeko jarduerak izango dituzte, eta ez da sailkapenik egingo. Alebinetan lehiaketa jarduerak izango dituzte.

- Neskek zein mutilek jokatuko dute.

- Eskualdeka izango da lehia, azken fasera arte. Alebinetan, eskualde bakoitzeko lehendabiziko talde sailkatuek jokatuko dute azken fasea.

- 7 eskualde izango dira: Tolosaldea, Goierri, Buruntza, Bidasoa-Oarso, Donostialdea, Urola Kosta eta Deba.

- Egoitzatan jokatuko da, astebururo. Hitzordu bakoitzean talde bakoitzak partida bat baino gehiago jokatuko ditu (frontisean eta errebotean).

- Taldeak 3-4 pilotariz osatuta egongo dira. 

- 317 taldek eman du izena: 157 benjaminetan (36 Tolosaldean, 28 Goierrin, 17 Buruntzan, 3 Bidasoa-Oarson, 12 Donostialdean, 30 Urola-Kostan eta 31 Deban) eta 160 alebinetan (30 Tolosaldean, 30 Goierrin, 28 Buruntzan, 16 Bidasoa-Oarson, 12 Donostialdean, 20 Urola-Kostan eta 24 Deban).

- Partidak hiru jokotara (partida txikiak) izango dira, lehendabiziko biak banaka eta hirugarrena binaka. Joko bakoitza 8 tantotara lehiatuko da.

 

 

PALETA

 

- Azaroaren 12ko jardunaldian hasiko da.

- Alebin kategoriako palistek jokatuko dute, molle-pelle pilotarekin.

- Neskak zein mutilak arikok dira.

- Gipuzkoa mailakoa izango da, orokorra (ez eskualdeka).

- Egoitzatan jokatuko da, astebururo. Hitzordu bakoitzean talde bakoitzak partida bat jokatuko du.

- Taldeak bizpahiru pilotariz osatuta egongo dira.

- 12 taldek eman du izena, eta 2 multzo osatu dira, 6na talderekin.

Partidak hiru jokotara (partida txikiak) izango dira, lehendabiziko biak banaka eta hirugarrena binaka. Banakakoak 10 tantotara jokatuko dituzte, eta binakakoa 15 tantotara.

 

 

 

Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa-eskua eta Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa-Paleta ataletan kontsulta daiteke Eskola Kiroleko Txapelketari buruzko informazioa.

 

 

 

 

Bestetik, benjamin eta alebin kategorietako palistek topaketa izango dute larunbat arratsaldean, hilak 4, Olaberrian.

16:00etatik 17:15era benjaminek izango dute saioa; 17:15etik 18:30era alebin batzuen txanda izango da (Igeldokoak eta Zumaiakoak, hain zuzen ere); eta 18:30etik 19:45era gainontzeko alebinak ariko dira (Azpeitia, Errenteria, Olaberria eta Ordizia).

Bakoitzak bere pala eraman beharko du, baina gainontzeko materiala eta baliabideak federazioak jarriko ditu.

Ez da beharrezkoa izango zuriz jantzita joatea.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba