Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalak, asteburuan
2023/11/03 | Lehiaketa
Ostiralean, 19:00etan hasita, Donostiako Altza auzoan, Gazteleku eta Eple 1 taldeek nagusien 2. mailako finala jokatuko dute, eta Errepala 3k eta Errepala 1ek 1. mailakoa, ondoren; igandean, bestalde, 3. mailako finala izango da ikusgai: Gaztelekuk lortu du zuzeneko sailkapena, eta Altzatarra 1 eta Oiangu 2 taldeek finalerdia jokatu beharko dute, ostiralean, Altzan
![]() Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako lehendabiziko finalak jokatuko dituzte, asteburuan; hain zuzen ere, larruzko paletako lehiak izango dira ikusgai, ostiralean eta igandean. Ostiralean, 19:00etan hasita, Donostiako Altza auzoan, nagusien 2. mailako finala jokatuko dute Gazteleku (Andoain) eta Eple 1 (Errenteria) taldeek, eta ondoren Errepala 3k eta Errepala 1ek (Donostia) neurtuko dituzte indarrak 1. mailako finalean. Eta igandean, nagusien 3. mailako lehia ikusteko aukera izango da (ordua eta frontoia behin finalerdia jokatuta adostuko dute). Gazteleku taldea (Andoain) dagoeneko sailkatuta dago ligaxka lehen postuan amaituta, eta Altzatarra 1 (Donostia) eta Oiangu 2 (Ordizia) 2. eta 3. sailkatuak finaleko beste txartelaren bila borrokatuko dira: ostiralean jokatuko dute finalerdia, Altzan, 2. eta 1. mailako finalen ondoren. Hauexek dira, beraz, finalen bi jaialdiak:
Azaroak 3, ostirala, 19:00, Donostia-Altza
2. Larruzko paleta, nagusien 1. maila. FINALA:
3. Larruzko paleta, nagusien 3. maila. Finalerdia:
Azaroak 5, igandea (ordua eta frontoia erabakitzeko)
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Larruzko paleta atalean kontsulta daitezke espezialitate honetako lehiaren emaitzak, sailkapenak eta bestelako informazio ugari. |
|