Abantzu eta Alde Zaharra klubentzat txapelak eskola adineko emakumeen eskuz banakako finaletan
2023/06/12 | Lehiaketa
Abantzuko Gastiainek irabazi du Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako alebin emakumeen eskuz banakako lehia, klub bereko Ayesa nagusitu da Errendimenduko Txapelketako alebin emakumeen eskuz banakako finalean, eta Alde Zaharra klubeko Sorondo infantil kategoriakoan
Eskola adineko nesken bi txapelketetako finalak jokatu berri dituzte, asteburuan: Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako alebin kategoriako emakumeen eskuz banakako lehia, eta Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako alebin eta infantil kategorietako emakumeen eskuz banakako finalak. Abantzu klubeko (Zestoa) Laia Gastiain alebinak jantzi du txapela Eskolartekoan. Eta Errendimenduko Txapelketan klub bereko Malen Ayesak irabazi du alebin kategoriako finala, eta Alde Zaharra klubeko (Donostia) Nahia Sorondok infantilena.
Ekainak 9, ostirala, 20:00, Tolosa-Beotibar
2. Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa. Eskuz banaka alebinak, emakumeak:
3. Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa. Eskuz banaka infantilak, emakumeak:
Bi txapelketa hauen lehendabiziko edizioa izan da aurtengoa, eta erantzun ona jaso dute deialdiek. 40 bat neska pilotari lehiatu dira Eskolarteko Txapelketan (benjamin eta alebin kategorietan), eta 15 bat Errendimenduko Txapelketan.
Maila politta, gogo handia eta jarrera paregabea erakutsi dute pilotariek. Zorionak denei!
Webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa eta Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Eskuz banaka emakumeak txokoetan dago bilduta txapelketen informazio guztia. |
|