Errioxaren aurka etxetik kanpo jokatuko du Gipuzkoak asteburuan, GRABNIren 3. jardunaldian
2023/03/28 | Lehiaketa
Araba vs Bizkaia eta Iparralde vs Nafarroa izango dira gainontzeko aurrez aurrekoak federazioen arteko lehian; maiatzaren 7ko jardunaldian jokatuko dituzte txapelketaren finalak
3. jardunaldia izango da asteburukoa federazioen arteko GRABNI Txapelketan. Eta Gipuzkoako Selekzioak kanpora joan beharko du berriro, oraingo honetan Errioxara. Webgune honetako Kartelera atalean ikus daitezke gipuzkoarrek jokatuko dituzten jaialdi guztiak. Araba vs Bizkaia eta Iparralde vs Nafarroa izango dira jardunaldiko gainontzeko aurrez aurrekoak.
Beste bi jardunaldi falta zaizkie ligaxka bukatzeko Araba, Bizkai, Gipuzkoa, Iparralde eta Nafarroako selekzioei: apirilaren 9ko asteburuan atseden izango dute denek; apirilaren 16koan Gipuzkoak etxean jokatuko ditu partidak, Nafarroaren aurka; eta apirilaren 23koan, azkenik, kanpora joan beharko du, Bizkaiaren kontra lehiatzeko.
Ligaxka bukatuta, finalerdien txanda izango da, apirilaren 30eko asteburuan. Hain zuzen ere, Gipuzkoak hartuko ditu ezker hormako finalerdiak, eta Bizkaian jokatuko dituzte trinketekoak. Final guztiak maiatzaren 7ko jardunaldian izango dira, Araban.
Hona hemen egutegi osoa:
Orain arteko emaitzak eta informazio gehiago, Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean: www.euskalpilota.org. |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||