Zumaia eta Txost klubek jokatuko dute jubenilen kategoriako larruzko paletako Gipuzkoako finala
2023/03/30 | Lehiaketa
Ostiralean izango da zumaiarren eta oiartzuarren arteko lehia, Donostian, Altzako pilotalekuan, 19:00etan hasita jaialdiko bigarren partidan
Zumaia 1 eta Txost 1 taldeek jokatuko dute jubenilen kategoriako larruzko paletako finala Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Ostiralean da hitzordua, Donostian, Altzako pilotalekuan; 19:00etan hasiko den jaialdiko bigarren partida izango da (aurretik Udaberri Sariko jubenilen gomazko paletako finala jokatuko baitute):
Martxoak 31, ostirala, 19:00, Donostia-Altza
4 taldek lehiatu dira txapelketa honetan: Txost 1, Txost 2, Zumaia 1 eta Zumaia 2.
Informazio gehiago, webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Larruzko paleta-Jubenilak txokoan.
*Argazkia: Altzatarra kluba. |
|