Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako gizonezkoen paleta argentinarreko txapelak, Ramuntxorentzat

2023/03/14 | Lehiaketa

Monserrat-Pablos bikoteak (Ramuntxo 1) irabazi du nagusien 1. mailako finala, eta Letamendia-Mutuberria bikoak (Ramuntxo 6) nagusien 2. mailakoa

Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, gizonezkoen paleta argentinarreko txapel guztiak lortu ditu Ramuntxo klubak. Monserrat-Pablos bikoteak (Ramuntxo 1) nagusien 1. mailako finala irabazi du, Almandoz-Sagarzazuren Kurpil Kirolak 2 taldearen aurka. Eta Letamendia-Mutuberriak (Ramuntxo 6) jantzi dituzte 2. mailako txapelak, beraien klubeko Labaien-Oiartzun bikoteari (Ramuntxo 1) irabazita.

 

 

 

Hementxe jaialdiaren xehetasunak:

 

Martxoak 11, larunbata, 11:00, Irun-Ramuntxo Berri
 

1. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusiak 2. maila:
RAMUNTXO 1 (Xabier Labaien-Iñigo Oiartzun) 22
RAMUNTXO 6 (Mikel Letamendia-Ander Mutuberria) 30

2. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusiak 1. maila:
KURPIL KIROLAK 2 (Miguel Almandoz-Unai Sagarzazu) 18
RAMUNTXO 1 (Ander Monserrat-Gorka Pablos) 30

 

 

 

Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa-Paleta argentinarra atalean. Argazki galeriak txokoan, berriz, sari banaketaren hainbat irudi daude ikusgai.

 

 

 

*Argazkiak: Peio Cortazar.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba