Infantil eta jubenil kategorietako paletako finalak igandean jokatuko dituzte, Bidania-Goiatzen

2023/02/01 | Lehiaketa

11:00etan hasiko da jaialdia: lehenik, infantilek Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako paletako finala jokatuko dute molle-pelle pilotarekin, eta ondoren jubenilek Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako gomazko paletakoa

Eguraldi iragarpena aztertuta, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) bertan behera utzi zituen joan den larunbatean (urtarrilak 28) jokatzekoak ziren infantil eta jubenil kategorietako paletako finalak. Baina badute data berria: igandean jokatuko dituzte, 11:00etan, Bidania-Goiatzen. Lehenik, infantilek Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako paletako finala jokatuko dute, molle-pelle pilotarekin (estreinakoz antolatu da aurten txapelketa hau); eta ondoren, jubenilek Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketakoa, gomazko pilotarekin:

 

 

Otsailak 5, igandea, 11:00, Bidania Goiatz-Ernio
 

1.  Infantilak, molle-pelle paleta:
INTXURRE (Gailur Elduaien-Ibai Goitia)
BIDANIA-BEHAR ZANA (Irati Goikoetxea-Maddi Lasa)

2. Jubenilak, gomazko paleta:
ZUMAIA 2 (Danel Cabaleiro-Aritz Garikano)
ERREPALA (Aner Rekondo-Ekai Vicente)

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Paleta (molle-pelle)-Infantilak eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta binaka-Jubenilak ataletan kontsulta daiteke bi txapelketa hauen inguruko informazio guztia.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba