Martxan da Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketa

2023/01/24 | Lehiaketa

Asteburuan (2023-01-29) hasiko da lehia, hainbat kategoriatan: jubenilak eta nagusiak, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan; infantilak, Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketan; eta alebinak, Eskolarteko Txapelketan

Asteburuan (2023-01-29) hasiko da Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketa. Hainbat kategoriatan jokatuko da aurten: alde batetik, jubeniletan eta nagusietan, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan; bestetik, infantiletan, Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketan; eta, azkenik, alebinetan, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan.

 

 

Talde hauek eman dute izena:

  • Alebinetan (Eskolartekoa), 4 bikote: Behar Zana 1, Behar Zana 2, Zubieta 1 eta Zubieta 2
  • Infantiletan (Errendimendua), 3 talde: Behar Zana, Txost 1 eta Txost 2
  • Jubeniletan (Kluben Arteko Gipuzkoakoa), 4 bikote: Behar Zana, Zubieta 1, Zubieta 2 eta Zubieta 3
  • Nagusietan (Kluben Arteko Gipuzkoakoa), 5 talde: Behar Zana, Txost, Zubieta 1, Zubieta 2 eta Zubieta 3

 

 

Kategoria guztietan, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute lehenik, otsailaren 19ko jardunaldira bitartean (otsailaren 26kora nagusien txapelketan).

 

 

Final guztiak martxoaren 12ko asteburuan izango dira ikusgai.

 

 

Webgune honetako atal hauetan kontsulta daiteke lehia hauen guztien inguruko informazioa: Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Joko Garbi (jubenilak eta nagusiak), Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Joko Garbi (infantilak) eta Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa-Joko Garbi (alebinak).

 

 

 






Babesleak

Ir arriba