Gipuzkoako final gehiago, larunbatean: eskuz binaka neskak, gomazko paleta neskak eta zesta-punta

2022/11/30 | Lehiaketa

Hernanin izango dira ikusgai eskuz binaka neska nagusien finala eta gomazko paleta neska jubenilena, eta Zumaian zesta-puntako binakakoak; aurreko jardunaldian jokatutako eskuz binakako eta gomazko paletako finaletan, Aretxabaleta, Ataun, Oiarpe 1, Lagunak 1, Mundarro eta Errepala taldeek lortu zituzten txapelak

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, final gehiago jokatuko dituzte asteburu honetan (2022-12-04): eskuz binaka neska nagusiena, gomazko paleta neska jubenilena eta zesta-puntako binakakoak (kadeteak, jubenilak eta nagusiak 1. eta 2. maila). Hernanik hartuko ditu emakumezkoen finalak, eta Zumaian jokatuko dituzte zesta-puntakoak; bi jaialdiak larunbat arratsaldean izango dira:

 

 

Abenduak 3, larunbata, 16:00, Hernani-Udalekoa


1. Eskuz binaka neskak, nagusiak:
BEHAR ZANA (Itsaso Erasun-Miren Larrarte)
ALOÑA MENDI (Maddalen Etxegarai-Uxue Oses)

2. Gomazko paleta neskak, jubenilak:
HERNANI 1 (Maddi Iriondo-Irati Miner)
TXULOBI (Irati Aranburu-Alaitz Navarro)

 

Abenduak 3, larunbata, 16:30, Zumaia-Aitzuri


1. Zesta-punta, nagusiak 1. maila:
DANOK BAT (Mikel Manzisidor-Eñaut Urreisti)
ZUMAIA (Cosme Agirre-Unai Uranga)

2. Zesta-punta, kadeteak:
HONDARRIBIA 1 (Joar Laka-Manex Zamora)
DANOK BAT (Izei Garcia-Ekhi Lete)

3. Zesta-punta, jubenilak:
DANOK BAT (Oinatz Agirregomezkorta-Unax Zubizarreta)
HONDARRIBIA 2 (Mikel Amboage-Mattin Bereau)

4. Zesta-punta, nagusiak 2. maila:
ZUMAIA 2 (Gonzalo Agirre-Julen Cabanillas)
ZUMAIA 1 (Eduardo Agirre-Ander Ureta)

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Eskuz binakaLehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-GP binaka eta Lehiaketa-Gipuzkoa-ZP binaka ataletan dago eskuragarri final hauen inguruko informazioa, zein kategoria eta maila guztietako lehiek utzitako emaitzak, sailkapenak eta beste hainbat datu.

 

 

 

 

Bestetik, aurreko jardunaldian eskuz binakako eta gomazko paletako finalak jokatu zituzten. Honako klubek eraman zituzten txapelak etxera: Aretxabaletak (eskuz binaka kadeteak, 3. maila), Ataunek (eskuz binaka kadeteak, 2. maila), Oiarpek (eskuz binaka jubenilak, 2. maila), Lagunak-ek (gomazko paleta mutil nagusiak, 3. maila), Mundarrok (gomazko paleta mutil nagusiak, 2. maila) eta Errepalak (gomazko paleta mutil nagusiak, 1. maila).

Ondorengo lerroetan laburbildu ditugu emaitza guztiak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:

 

 

Azaroak 26, larunbata, 16:30, Aretxabaleta-Udalekoa

 
1. Eskuz binaka kadeteak, 3. maila:
HERNANI 1 (Joseba Arretxe-Manex Alberdi) 9
ARETXABALETA (Markel Beitia-Unax Gonzalez) 22
 
2. Eskuz binaka kadeteak, 2. maila:
ATAUN (Oier Izagirre-Aetz Lopez) 22
INTXURRE (Josu Collado-Unax Madina) 6
 
3. Eskuz binaka jubenilak, 2. maila:
OIARPE 1 (Haitz Aranburu-Xuban Goñi) 22
LAPKE 2 (Jon Erauskin-Martin Kerejeta) 6


 

Azaroak 27, igandea, 16:00, Astigarraga-Udalekoa

 
1. Gomazko paleta nagusiak, 3. maila:
LAGUNAK 1 (Beñat Arrizabalaga-Ander Conde) 25
OSPELE 1 (Mikel Contreras-Aritz Lertxundi) 19
 
2. Gomazko paleta nagusiak, 2. maila:
MUNDARRO (Alain Agirre-Beñat Zubiarrain) 25
PAGAZPE (Xabier Errazti-Koldo Uribarri) 24
 
3. Gomazko paleta nagusiak, 1. maila:
ERREPALA (Mikel Antxordoki-Joseba Arizmendi) 25
AZKOITIA (Jokin Aizpuru-Iker Epelde) 19

 

 

Argazki galeriak txokoan sari-banaketetako hainbat irudi daude ikusgai.

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba