Paletako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa hasiko da jardunaldi honetan
2022/11/22 | Lehiaketa
Infantil kategoriako neska-mutilak ariko dira txapelketa berri honetan; hainbat egoitzatan jokatuko dituzte partidak, larunbat arratsaldetan; urtarrilaren 28an izango da finala
![]() Eskuz eta zesta-puntaz gain, denboraldi honetan eta estreinakoz, paletaz ere antolatu dugu Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa. Infantil kategoriako neska-mutilak ariko dira, binaka, eta asteburu honetan (2022-11-27) ekingo diote lehiari.
10 taldek eman du izena, eta bi multzotan banatu ditugu:
A MULTZOA
B MULTZOA
Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, azaroaren 27ko jardunaldian hasi eta urtarrilaren 8kora bitartean. Egoitzetan jokatuko dituzte partidak, larunbat arratsaldetan. Hauxe da aurreikusitako egutegia:
Ligaxkan multzo bakoitzeko 1. eta 2. postuan sailkatutakoek jokatuko dute azken fasea. Hala, urtarrilaren 21ean izango dira finalerdiak, eta urtarrilaren 28an finala, oraindik erabakitzeko dauden egoitzetan.
Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Paleta-Infantilak atalean aurki daitezke txapelketa berri honi buruzko xehetasun guztiak. |
|