Eple, Oiangu eta Ilunpe klubeko palistentzat lehendabiziko txapelak Gipuzkoakoan
2022/11/03 | Lehiaketa
Larruzko paletako 1. mailako finala irabazi du Eple 1 taldeak, 2. mailakoa Oiangu 2k eta 3. mailakoa Ilunpek, hurrenez hurren, Oiangu 2, Errepala eta Gazteleku taldeen aurka; larruzko paletako lehia bukatuta, pala motzeko txapelketari ekingo diote jardunaldi honetan
Eple (Errenteria), Oiangu (Ordizia) eta Ilunpe (Azpeitia) klubetako pilotariek jantzi dituzte lehendabiziko txapelak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Hain zuzen ere, larruzko paletako finalak jokatu zituzten, larunbatean, Olaberrian. 1. mailako lehia irabazi zuen Eple 1 taldeak, 2. mailakoa Oiangu 2k eta 3. mailakoa Ilunpek, Oiangu 2 (Ordizia), Errepala (Donostia) eta Gazteleku (Andoain) taldeen aurka, hurrenez hurren. Ondorengo lerroetan dituzue jaialadiaren xehetasunak:
Urriak 29, larunbata, 10:30, Olaberria-Udalekoa
2. Larruzko paleta, nagusien 2. maila:
3. Larruzko paleta, nagusien 1. maila:
Maila politeko lehiez eta giro atseginez gozatzeko aukera izan zuten frontoira bildutakoek. Eta oraindik lehiak ikusteko gogoz gelditu denarentzat, Oiangu klubak finalen jaialdiaren emanaldia jarri du ikusgai bere YouTube kanalean.
Larruzko paletako lehia bukatuta, pala motzakoari ekingo diote orain Gipuzkoako palistek, jardunaldi honetan bertan (2022-11-06). Nagusien 1. eta 2. mailan ariko dira: 8 talde 1. mailan (2 multzotan banatuta) eta 13 bikote 2. mailan (2 multzotan). Joan-etorriko ligaxka jokatuko dute aurrena guztiek, azaroaren 6ko asteburutik abenduaren 11kora bitarte 1. mailan, eta 18kora arte 2. mailan. Abenduaren 18ko eta 25eko jardunaldietan jokatuko lirateke finalerdiak, eta finalak urtarrilaren 1ekoan.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Larruzko paleta atalean kontsulta daitezke espezialitate honetako lehiak emandakoak. Eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Pala motza txokoan jokamolde honen informazio guztia. Larruzko paletako finalen sari-banaketako irudiak ere ikusgai daude, Argazki galeriak atalean.
*Argazkia: Oiangu Pilota Elkartea (Ordizia). |
|