Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalak, larunbatean, Olaberrian
2022/10/26 | Lehiaketa
10:30ean hasiko da jaialdia, eta hiru partida izango dira ikusgai: lehenik, Ilunpe eta Gazteleku taldeak izango dira aurrez aurre, nagusien 3. mailako finalean; ondoren, 2. mailako lehian, Errepala eta Oiangu 2 ariko dira nor baino nor gehiago; eta azkenik, 1. mailako finalean, Oiangu 2 eta Eple 1 lehiatuko dira txapelaren bila
Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako lehendabiziko finalak ikusteko aukera izango da, asteburu honetan. Hain zuzen ere, larruzko paletako lehiak jokatuko dituzte, larunbat goizean, Olaberrian. 10:30ean hasiko da jaialdia: lehenik, nagusien 3. mailako finala jokatuko dute Ilunpe (Azpeitia) eta Gazteleku (Andoain) taldeek; ondoren, 2. mailako norgehiagoka Errepalak (Donostia) eta Oiangu 2k (Ordizia); eta azkenik, 1. mailako finala, Oiangu 2 (Ordizia) eta Eple 1 (Errenteria) taldeek.
Urriak 29, larunbata, 10:30, Olaberria-Udalekoa
2. Larruzko paleta, nagusien 2. maila:
3. Larruzko paleta, nagusien 1. maila:
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Larruzko paleta atalean kontsulta daitezke espezialitate honetako lehiaren emaitzak, sailkapenak eta bestelako informazio ugari.
*Argazkiak: Oiangu Pilota Elkartea (Ordizia) -aurtengo txapelketaren partidetako bat, eta iazko sari-banaketa-. |
|