Aurten ere gogotsu lanean mutilen eskuko teknifikazio saioetan
2022/10/20 | Ikastaroak
Infantil kategoriako 31 pilotari ari dira, Urrestillan (Azpeitia), Beasainen eta Lasarte-Orian, eta kadete kategoriako 18, Donostian; Iraitz Olaetxea GEPFko teknikaria eta Unai Alberdi, Xabier Tolosa eta Asier Arteaga pilotari profesional eta profesional ohi gipuzkoarrak dira prestatzaileak; entrenamendu tekniko pertsonalizatua eskaintzea du xede Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren egitasmoak
Martxan dira mutilen eskuko teknifikazioko saioak. 2022-23 denboraldian ere, 50 bat pilotari izan dira hautatuak mutilen eskuko teknifikazio proiektuan parte hartzeko, eta urrian ekin diete entrenamenduei. Ekainera bitarte, asteazkenero izango dute hitzordua infantil kategoriako 31 mutil pilotarik eta kadete kategoriako 18k, euskal pilotaz gozatzen eta ikasten jarraitzeko.
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) sustatutako egitasmo honek pilotariei entrenamendu tekniko pertsonalizatua eskaintzea du xede. 2014-15 denboraldian jarri zen martxan, eta urtero harrera bikaina izaten du.
Aurten ere infantil eta kadete kategorietako pilotariak izan dira deituak proiektuan parte hartzera, eta Gipuzkoako 16 klubetako 85 pilotarik eman zuten izena: zehazki, 49 infantil eta 36 kadete. Irailaren 14an, 21ean eta 28an hautaketa entrenamenduetara deituak izan ziren, eta ondoren osatu da pilotarien behin betiko zerrenda.
Esan bezala, 18 pilotari kadete ariko dira Gipuzkoa mailako entrenamenduetan (eskualde guztietakoak dira hauek), eta 31 pilotari infantil eskualdeetan (Deba eta Urolako 11, Goierri, Tolosaldea eta Aiztondoko 12, eta Bidasoa, Oarso eta Buruntza eskualdeetako 8).
Izan ere, infantilei zuzendutako entrenamenduak hainbat eskualdetan izango dira: Deba eta Urolako pilotariek Urrestillan (Azpeitia) izango dituzte saioak, Unai Alberdi pilotari profesionalarekin; Tolosaldea, Goierri eta Aiztondokoak Beasainen elkartuko dira, Xabier Tolosa pilotari profesionalaren gidaritzapean; eta, azkenik, Bidasoa, Oarso eta Buruntzako pilotariak Lasarte-Orian elkartuko dira, Asier Arteaga pilotari profesional ohiarekin entrenatzeko. Kadete kategoriako entrenamendu guztiak, berriz, Donostiako Atano III.enean izango dira, eta Iraitz Olaetxea GEPFko teknikariak gidatuko ditu.
Ondorengo lerroetan bildu ditugu aurtengo teknifikazio proiekturako pilotari hautatuak eta saioen hainbat xehetasun:
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||