Txost eta Zubieta, Enrique Abril Errebote Txapelketako finalerdietan

2022/10/06 | Lehiaketa

Igandean jokatuko dituzte lehiak, 10:30ean hasita: Txost-ek Luzean taldearen aurka, Oiartzunen; eta Zubietak Noizbait taldearen kontra, Zubietan

Gipuzkoako bi ordezkariek lortu dute aurrera egitea 59. Enrique Abril Errebote Txapelketan, eta igande honetan jokatuko dituzte finalerdiak: Txost-ek (Oiartzun) Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi) taldearen kontra jokatu beharko du, eta Zubietak (Zubieta) Noizbait (Hazparne, Lapurdi) taldea mendean hartzen eta finalerako txartela lortzen saiatuko da.

 

 

 

Honela gelditu da, hain zuzen ere, ligaxkako sailkapena

 

A MULTZOA

  1. Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi), 4 puntu
  2. Senpere (Senpere, Lapurdi), 3 puntu
  3. Zaharrer Segi (Baigorri, Nafarroa Beherea), 0 puntu

 

B MULTZOA

  1. Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa), 4 puntu
  2. Kapito Harri (Uztaritze, Lapurdi), 3 puntu
  3. Endaiarrak (Hendaia, Lapurdi), 2 puntu

 

C MULTZOA

  1. Noizbait (Hazparne, Lapurdi), 4 puntu
  2. Txost (Oiartzun, Gipuzkoa), 3 puntu
  3. Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi), puntu 1

 

 

 

Hauexek izango dira, beraz, finalerdiak:


 

Urriak 9, igandea, 10:30, Oiartzun-Beheko plaza

LUZEAN vs TXOST

 

Urriak 9, igandea, 10:30, Zubieta-plaza

ZUBIETA vs NOIZBAIT

 

 

 

Irabazleek urriaren 16ko jardunaldian jokatuko dute finala, Zubietan.

 

 

 

Lehiaketa-Federatua-Enrique Abril-Errebotea nagusiak atalean kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazioa.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba