Oiartzunek, Errenteriak, Mutrikuk eta Azkoitiak irabazi dute 2022ko Herriarteko Txapelketa

2022/07/05 | Lehiaketa

Oiartzun Azpeitiari gailendu zitzaion eskuzko lehiako finalean, Errenteriak Andoain hartu zuen mendean larruzko paleta eta pala motzekoan, Mutriku Zumaiari nagusitu zitzaion zesta-puntaz, eta gomazko paletaz Azkoitiak Donostiari irabazi zion

Oiartzunek eskuz, Errenteriak larruzko paletaz eta pala motzez, Mutrikuk zesta-puntaz eta Azkoitiak gomazko paletaz. Lau herri hauek irabazi dute 2022ko Gipuzkoako Herriarteko TxapelketaEta txapeldunorde izan dira, hurrenez hurren, Azpeitia, Andoain, Zumaia eta Donostia.

 

 

 

Finaletako jaialdi guztiak laburbildu ditugu ondorengo lerrotan:

 

ESKUA. Ekainak 24, larunbata, 16:30, Donostia-Atano III.a

 

AZPEITIA 1 / OIARTZUN 2
 

1. Kadeteak:
AZPEITIA (Iker Otaegi-Oier Larrañaga) 7
OIARTZUN (Oihan Etxeberria-Mikel Leonet) 22

2. Jubenilak
AZPEITIA (Beñat Labaka-Beñat Ezama) 10
OIARTZUN (Oier Zabaleta-Unax Landa) 22

3. Nagusiak:
AZPEITIA (Iker Egiguren-Josu Labaka) 22
OIARTZUN (Imanol Ugalde-Eneko Zalakain) 10


 

LARRUZKO PALETA ETA PALA MOTZAEkainak 18, larunbata, 12:00, Olaberria-Udalekoa



ANDOAIN 0 / ERRENTERIA 2
 

1. Larruzko paleta:
ANDOAIN (Ibai Iradi-Koldo Ponce) 27
ERRENTERIA (Ibon Eskisabel-Ruben Pichel) 35

2. Pala motza:
ANDOAIN (Ibon Altuna-Aritz Rekalde) 33
ERRENTERIA (Yorel Martinez-Abel Pichel) 40


 

ZESTA-PUNTAEkainak 24, ostirala, 18:00, Zumaia-Aitzuri

 

MUTRIKU 2 / ZUMAIA 1


1. Kadeteak:
MUTRIKU (Ekhi Lete-Oñatz Agirregomezkorta) 30
ZUMAIA (Amets Etxabe-Frida Watkins) 7

2. Jubenilak:
MUTRIKU (Aiert Beristain-Manex Ansola) 7
ZUMAIA (Gonzalo Agirre-Danel Odriozola) 30

3. Nagusiak:
MUTRIKU (Eñaut Urreisti-Mikel Manzisidor) 30
ZUMAIA (Eduardo Agirre-Unai Uranga) 26


 

GOMAZKO PALETAEkainak 17, ostirala, 21:30, Azkoitia-Gurea

 

DONOSTIA 0 / AZKOITIA 3
 

1. Gomazko paleta, banaka frontoi osoan:
DONOSTIA (Unai Aroztegi) 14
AZKOITIA (Iker Epelde) 20

2. Gomazko paleta, binaka:
DONOSTIA (Manuel Ferreiro-Santi Ubeda) 19
AZKOITIA (Oier Beitia-Igor Juaristi) 20 

3. Gomazko paleta, banaka 7aren barruan:
DONOSTIA (Xabi Elejalde) 7
AZKOITIA (Jokin Aizpuru) 20

 

 

 

Ondorengo pilotariek osatu dute Oiartzungo taldea 2022ko edizioan: Mikel Aranburu, Haitz Aranburu, Oihan Etxeberria, Egoitz Etxabe, Aitor Etxeberria, Ekain Etxeberria, Ibai Etxeberria, Aritz Hebia, Unax Landa, Axel Lasa, Mikel Leonet, Ekain Mitxelena, Manex Olaiz, Xabat Olaiz, Ekaitz Salaberria, Iker Ubiria, Andoni Ugalde, Imanol Ugalde, Iñigo Ugalde, Oier Zabaleta, Eneko Zalakain eta Unai Zelaiaran.

Hauexek izan dira Errenteriako palistak: Garikoitz Arizkorreta, Aritz Arregi, Mikel Bengoetxea, Ibon Eskisabel, Ibai Izquierdo, Iker Maneiro, Yorel Martinez, Abel Pichel eta Rubén Pichel.

Mutrikuko puntistak, ondorengoak: Oinatz Agirregomezkorta, Aitor Andonegi, Lander Andonegi, Markel Andonegi, Manex Ansola, Zuhaitz Arrillaga, Aiert Beristain, Haritz Eizagirre, Yon Iparragirre, Amets Lekube, Ekhi Lete, Eneritz Lizardi, Mikel Manzisidor, Jon Iñaki Mendizabal, Aiur Txurruka, Eñaut Urreisti eta Unax Zubizarreta.

Eta Azkoitiko ordezkariak: Amaia Aizpuru, Jokin Aizpuru, Markos Azpiroz, Oier Beitia, Iker Epelde, Oier Epelde, Igor Juaristi, Igor Larrañaga eta Aratz Zabaleta.

 

 

 

Herriarteko Eskuzko Txapelketaren 54 edizioetatik Oiartzunek 38 alditan hartu du parte. 5 final jokatu ditu torneo honetan eta, aurtengoa irabazita, 2 aldiz jantzi du txapela: aurtengoaz gain (Azpeitiari), 2013an (Tolosaren aurka). Beste 3 aldiz izan da txapeldunorde: 2014an (Donostiak irabazi zuen), 2017an (Azpeitiarentzat txapela) eta 2021ean (Azpeitia txapeldun).

Errenteria Herriarteko Pala Txapelketaren edizio guztietan lehiatu da, hau da, 31 aldiz, eta 10 final jokatu ditu. Aurtengo garaipenarekin, 6. txapela gehitu dio bere palmaresari (duela 27 urte jantzi zuen txapela azkeneko aldiz, 1995ean, Oiartzunen kontrako finalean); urte hauetan jantzi zituen txapelak: 1991n (Donostiari irabazita), 1992an (Altzoren aurka), 1993an (Donostia mendean hartuta), 1994an (berriz Donostiaren kontra), 1995ean (Oiartzuni irabazita) eta 2022an (Andoaini). Eta 4 aldiz izan da txapeldunorde: 1996an (Oiartzunek irabazi), 2010ean (Andoainek), 2018an (Oiartzunek) eta 2021ean (Andoainek). 

Mutrikuk Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren 12 ediziotan hartu du parte, eta 11 final jokatu ditu2022ko edizioa irabazita, 2022ko edizioa irabazita, 7. txapela gehitu dio bere palmaresari; besteak 2013, 2014, 2015, 2016, 2017 (hauetan guztietan Zumaiari irabazita) eta 2019 (Donostiari) urteetan lortu zituen. Eta beste 4 bider izan da txapeldunorde: 2011n , 2012an, 2018an eta 2021ean (denetan Zumaia txapeldun).

Azkoitiak Herriarteko Gomazko paleta Txapelketaren edizio guztietan, 4, hartu du parte, eta 3 final jokatu ditu. Jokatu dituzten hiru finaletan txapeldun izan dira azkoitiarrak: 2019an (Tolosaren aurka), 2021ean (Donostiaren aurka) eta 2022an (Donostia txapeldunorde). 

 

 

 

Txapelak aipatuz, Azkoitia da nagusi Herriarteko Eskuzko Txapelketan, 16 baititu (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde). Segidan dira Azpeitia, 8 txapelekin (5 bider azpitxapeldun); Donostia, 6rekin (4tan txapeldunorde); Hernani, 5ekin (6tan bigarren); Segura, 4rekin (4 aldiz azpitxapeldun); Arrasate, 3kin (inoiz ez da txapeldunorde izan); Oiartzun aurtengoarekin, Bergara, Zumarraga eta Idiazabal, 2rekin (hurrenez hurren, 3, 2, 2 eta 0 bider azpitxapeldun); eta Usurbil, Oiartzun, Amezketa, Astigarraga eta Soraluze, txapel banarekin (bigarren 3, 3, 2, 1 eta 0 aldiz, hurrenez hurren). Ondorengo herriek txapelik ez dute, baina txapeldunorde izan dira Herriartekoan: Oñati, Tolosa, Zestoa, Urretxu, Beasain, Irun, Aretxabaleta, Lasarte-Oria, Berrobi eta Ataun (Oñati 4 aldiz izan da azpitxapeldun, Tolosa 3 bider, Zestoa 2tan eta gainontzeko guztiak behin).

Palaz, Donostiak eta Andoainek dituze txapel gehien7 (biak 6 aldiz izan dira txapeldunorde). Errenteria eta Olaberria dira hurrengoak, 6 txapelekin (4 eta 2 aldiz azpitxapeldun, hurrenez hurren). Oiartzun da jarraian, 3 txapelekin (7 aldiz azpitxapeldun). Eta Ordizia eta Zarautz, txapel banarekin (2 aldiz txapeldunorde Ordizia, eta inoiz ez Zarautz). Debak eta Altzok ez dute txapelik, baina badaude zerrendan, txapeldunorde izan direlako (Deba 3 aldiz eta Altzo behin).
 
Zumaiak jarraitzen du sailkapen buru zesta-puntako txapelei dagokienean: 10 ditu (eta 11 aldiz izan da txapeldunorde). Atzetik da Mutriku, 7 txapelekin (4 aldiz txapeldunorde). Gero Tolosa, 4rekin (azpitxapeldun 6 aldiz). Eta Donostia, 3 txapelekin (2 bider txapeldunorde). Andoainek ez du oraindik txapelik jantzi Herriartekoan, baina txapeldunorde izan da (behin).
 
Azkenik, eta esan bezala, Azkoitiak du txapel gehien gomazko paletaz, 3 (ez da sekula txapeldunorde izan). Donostiak 1 du (eta beste 2tan txapeldunorde izan da). Eta Azpeitiak eta Tolosak ez dute txapelik, baina azpitxapeldun izan dira (bakoitza edizio banatan).

 

 

 

17 herri lehiatu dira autengoan eskuz: Alegia, Amasa-Villabona, Amezketa, Andoain, Aretxabaleta, Ataun, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Hernani, Idiazabal, Lasarte-Oria, Oiartzun, Oñati, Tolosa, Zaldibia eta Zestoa.

9 herri izan dira larruzko paleta eta pala motzekoan: Andoain, Azpeitia, Deba, Donostia, Errenteria, Oiartzun, Olaberria, Ordizia eta Tolosa.
 
Honako 3rak zesta-puntaz: Hondarribia, Mutriku eta Zumaia. 
 
Eta 15 herrik jokatu dute gomazko paletaz: Aia, Andoain, Anoeta, Astigarraga, Azkoitia, Donostia, Errenteria, Hernani, Mutriku, Oiartzun, Soraluze, Tolosa, Zarautz, Zestoa eta Zumarraga.

 

 

 

Bertako igogailuak enpresak babestu du 2022ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa.

 

 

 

Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean kontsulta daitezke txapelketak utzitako datu guztiak. Eta Argazki galeriak txokoan hainbat irudi bilduma daude ikusgai.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba