Azpeitia eta Oiartzun eskuz eta Mutriku eta Zumaia zesta-puntaz, txapela jomuga Herriartekoan

2022/06/23 | Lehiaketa

Eskuzko finala larunbatean jokatuko dute, 16:30ean hasita, Donostiako Atano III.ean; eta zesta-puntakoa ostiralean izango da ikusgai, 18:00etan, Zumaiako Aitzuri pilotalekuan

Azpeitia vs. Oiartzun. Hauxe izango da 2022ko Gipuzkoako Herriarteko Eskuzko Txapelketaren finala. Palako eta gomazko paletako lehietan gertatu den bezala, eskuz ere aurreko edizioko finala errepikatuko da. Larunbatean neurtuko dituzte indarrak bi herriek, 16:30etik aurrera, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Eta, iaz ez bezala, ez da aforo mugarik izango, eta bi finalistek sarrera guztiak salgai dituzte beraien herrietan. 

 

 

Ekainak 25, larunbata, 16:30, Donostia-Atano III.a

 

1. Kadeteak:
AZPEITIA  / OIARTZUN

2. Jubenilak:
AZPEITIA / OIARTZUN

3. Nagusiak:
AZPEITIA / OIARTZUN

 

 

 

Ondorengo pilotariek osatu dute Azpeitiko taldea: Jokin Artetxe, Unai Astigarraga, Manex Azpiazu, Xabat Azpiazu, Aimar Egiguren, Urtzi Egiguren, Iker Egiguren, Jakes Elosegi, Beñat Ezama, Beñat Labaka, Josu Labaka, Haritz Larrañaga, Oier Larrañaga, Aner Lizaso, Dani Murgiondo, Eneko Odriozola, Iker Otaegi, Iñigo Sarasua eta Josu Uzkudun.

Eta honakoek ordezkatu dute Oiartzun: Mikel Aranburu, Haitz Aranburu, Oihan Etxeberria, Egoitz Etxabe, Aitor Etxeberria, Ekain Etxeberria, Ibai Etxeberria, Aritz Hebia, Unax Landa, Axel Lasa, Mikel Leonet, Ekain Mitxelena, Manex Olaiz, Xabat Olaiz, Ekaitz Salaberria, Iker Ubiria, Andoni Ugalde, Imanol Ugalde, Iñigo Ugalde, Oier Zabaleta, Eneko Zalakain eta Unai Zelaiaran.

 

 

 

Hernani eta Tolosa gelditu dira aurten finalaren atarian. Hernanik 3na berdin du zuen Oiartzunekin finalerdietan, baina aldeko tanto kopuruak eman zien finalerako txartela oiartzuarrei (joanekoan 2-1 irabazi zuen Hernanik: 5-22, 22-17, 22-14; eta itzulerakoan 2-1 Oiartzunek: 22-0, 22-14, 11-22; 85 tanto batu zituen Hernanik, eta 108 Oiartzunek). Tolosak, bere aldetik, 5-1 galdu zuen Azpeitiaren kontra (joanekoan 1-2 galdu: 1-22, 22-19, 10-22; eta itzulerakoan 3-0: 22-7, 22-18, 22-12).

 

 

 

Herriarteko Eskuzko Txapelketaren 54 edizioetatik Azpeitiak 44 alditan hartu du parte, eta Oiartzunek 38 bider.

Azpeitiak 12 final jokatu ditu torneo honetan, larunbatekoarekin 13.aHorietatik, 8tan jantzi du txapela: 2004an (Hernaniren aurka), 2008an (Donostiari irabazita), 2010ean (Hernaniri), 2015ean (Tolosa mendean hartuta), 2016an (Astigarragaren kontra), 2017an (Oiartzunen aurka), 2018an (Atauni nagusituta) eta 2021ean (Oiartzuni). Eta beste 4tan izan da txapeldunorde: 1995 eta 1996an (bietan Azkoitiak irabazi zuen), 2007an (Arrasaterentzat txapela) eta 2019an (Astigarraga nagusitu zen). 

Oiartzunek 4 final jokatu ditu Herriartekoan, aurtengoarekin 5.a. Txapel 1 du irabazita: 2013an (Tolosaren aurka). Eta 3 aldiz izan da txapeldunorde: 2014an (Donostiak irabazi zuen), 2017an (Azpeitiaretzat txapela) eta 2021ean (Azpeitia txapeldun).

 

 

 

Esan bezala, bi herriek bi final jokatu dituzte elkarren aurka, 2017an eta 2021ean. Bietan Azpeitiak eraman du txapela. Baina ikusteko dago hirugarrengoan zer gertatuko den.

 

 

 

Txapelak aipatuz, Azkoitia da nagusi Herriarteko Eskuzko Txapelketan, 16 baititu (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde). Segidan dira Azpeitia, 8 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); Donostia, 6rekin (4tan txapeldunorde); Hernani, 5ekin (6tan bigarren); Segura, 4rekin (4 aldiz azpitxapeldun); Arrasate, 3kin (inoiz ez da txapeldunorde izan); Bergara, Zumarraga eta Idiazabal, 2rekin (hurrenez hurren, 2, 2 eta 0 bider azpitxapeldun); eta Usurbil, Oiartzun, Amezketa, Astigarraga eta Soraluze, txapel banarekin (bigarren 3, 3, 2, 1 eta 0 aldiz, hurrenez hurren). Ondorengo herriek txapelik ez dute, baina txapeldunorde izan dira Herriartekoan: Oñati, Tolosa, Zestoa, Urretxu, Beasain, Irun, Aretxabaleta, Lasarte-Oria, Berrobi eta Ataun (Oñati 4 aldiz izan da azpitxapeldun, Tolosa 3 bider, Zestoa 2tan eta gainontzeko guztiak behin).

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa-Eskua atalean dago eskuragarri txapelketaren inguruko informazio guztia.

 

 

 

 

 

 

Gipuzkoako Herriarteko Zesta-punta Txapelketako finala ere izango da ikusgai jardunaldi honetan. Mutrikuk eta Zumaiak jokatuko dute, ostiralean, 18:00etan hasita, Zumaiako Aitzuri pilotalekuan. Ligaxka amaituta, lehen eta bigarren postuan sailkatu baitira bi herriak, berdinduta, baina Mutrikuren aldeko tanto kopuruarekin.

 

 

Ekainak 24, ostirala, 18:00, Zumaia-Aitzuri


1. Kadeteak: MUTRIKU / ZUMAIA

2. Jubenilak: MUTRIKU / ZUMAIA

3. Nagusiak: MUTRIKU / ZUMAIA
 

 

 

Pilotari hauek osatu dute Mutrikuko taldea aurtengo Herriartekoan: Oinatz Agirregomezkorta, Aitor Andonegi, Lander Andonegi, Markel Andonegi, Manex Ansola, Zuhaitz Arrillaga, Aiert Beristain, Haritz Eizagirre, Yon Iparragirre, Amets Lekube, Ekhi Lete, Eneritz Lizardi, Mikel Manzisidor, Jon Iñaki Mendizabal, Aiur Txurruka, Eñaut Urreisti eta Unax Zubizarreta.

Eta ondorengoek Zumaiakoa: Cosme Agirre, Eduardo Agirre, Gonzalo Agirre, Haritz Egaña, Amets Etxabe, Julen Mugerza, Daniel Odriozola, Unai Uranga, Ander Ureta eta Frida Watkins.

 

 

 

Mutrikuk Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren 24 edizioetatik 12tan hartu du parte, eta 10 final jokatu ditu (aurtengoarekin, 11.a)

Zumaia txapelketaren edizio guztietan lehiatu da, eta 21 finaletara (aurtengoarekin) iritsi da.

Mutriku 6 aldiz izan da txapeldun: 2013, 2014, 2015, 2016, 2017 eta 2019 urteetan irabazi zituen finalak. Eta beste 4 bider izan da txapeldunorde: 2011n, 2012an, 2018an eta azkena iaz. 

Zumaiak, berriz, 10 txapel ditu palmaresean, 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2007, 2011, 2012, 2018 eta 2021 urteetakoak. Eta 10 aldiz izan da txapeldunorde: 2004, 2005, 2008, 2009, 2010, 2013, 2014, 2015, 2016 eta 2017ko edizioetan.

 

 

 

Bi herriek 9 final jokatu dituzte elkarren kontra txapelketa honetan, 2011tik 2018ra arteko edizioetakoak (biak barne) eta 2021ekoa: Mutrikuk irabazi du horietako 6tan (2013, 2014, 2015, 2016, 2017 eta 2019), eta Zumaiak 4tan (2011, 2012, 2018 eta 2021). Final estua espero da, beraz.

 

 

 

Palmaresari dagokionez, Zumaia da sailkapen buru, 10 txapelekin, esan bezala (10 aldiz txapeldunorde). Mutriku da atzetik, 6 txapelekin (4 bider azpitxapeldun). Gero, Tolosa, 4rekin (6 aldiz bigarren). Eta Donostia ondoren, 3 txapelekin (2tan txapeldunorde). Andoainek ez du txapelik irabazi, baina azpitxapeldun izan da behin.

 

 

 

Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren xehetasun guztiak Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa-Zesta-punta atalean daude ikusgai.

 

 

 

 

 

Zorte on denoi eta ikuskizun eta pilota festa apartak izan ditzagula!

 

 

 






Babesleak

Ir arriba