Oiangu, Izurun eta Zumaia klubentzat ere, txapelak Ezker Hormako Gipuzkoakoan

2022/06/13 | Lehiaketa

Oianguko Ibarguren-Letamendiak palako finala irabazi diote Altuna-Rekalderen Gazteleku 2 taldeari; Arraiza emakumezkoen eskuz banaka lau terdiko finalean nagusitu zaio Bergarako Barrocali; eta Carballo, Garikano eta Agirrezabalaga hirukoaren Zumaia 3 taldeak kadete kategoriako gomazko paletako finala irabazi du, Carral-Caramanzana bikoaren Euskal Jolas taldearen aurka

Txapel gehiago banatu ditugu, asteburuan, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan; eta Oiangu (Ordizia), Izurun (Donostia-Antigua) eta Zumaia klubek eraman dituzte etxera. Oianguko Ibarguren-Letamendiak palako finala irabazi diote Altuna-Rekalderen Gazteleku 2 (Andoain) taldeari. Izurungo Arraiza emakumezkoen eskuz banaka lau t'erdiko finalean Bergarako Barrocali nagusitu zaio. Eta Carballo-Garikano-Agirrezabalaga hirukotearen Zumaia 3 taldeak kadete kategoriako gomazko paletako finala irabazi du, Carral-Caramanzana bikotearen Euskal Jolas (Deba) taldearen aurka.

 

 

 

Ondorengo lerroetan laburbildu ditugu emaitza guztiak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:

 

 

Ekainak 10, ostirala, 19:15, Bergara-Udalekoa


1. Eskuz banaka lau t'erdian, emakumeak, nagusiak:
IZURUN-Mirian Arraiza 22
BERGARA-Maddi Barrocal 13

 

Ekainak 11, larunbata, 10:00, Zumaia-Aitzuri


1. Gomazko paleta, kadeteak:
EUSKAL JOLAS (Manex Carral-Jon Ander Caramanzana) 16
ZUMAIA 3 (Telmo Carballo-Aritz Garikano-Denis Agirrezabalaga) 25

 

Ekainak 12, igandea, 11:00, Azpeitia-Izarraitz


1. Pala, nagusiak
OIANGU (Xabier Ibarguren-Zuhaitz Letamendia) 45
GAZTELEKU 2 (Ibai Iradi-Aritz Rekalde) 43

 

 

 

Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa atalean kontsulta daiteke lehia hauei guztiei buruzko informazioa.

 

 

 

*Argazkia: Gazteleku Pelota Elkartea (Andoain)

 

 

 














Babesleak

Ir arriba