Hasi da Gipuzkoako Eskuzko Pasaka Txapelketa

2022/06/17 | Lehiaketa

Lau bikote ari dira lehian; abuztuaren 3an izango da finala, 13:00etan, Oiartzungo Kontzejupean

Hasi da 2022ko Gipuzkoako Eskuzko Pasaka Txapelketa, azken urteotan Oiartzungo Txost klubak eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak elkarlanean antolatzen duten lehia.

 

 

Nagusien mailako pilotariak lehiatuko dira, eskuz binaka

 

 

Ondorengo bikoteek hartuko dute parte:
 

  1. Ormazabal-Urbieta I
  2. Karrera-Urbieta II
  3. Iraola-Aburuza
  4. Lizaso-Chiapuso

 

 

Joan-etorriko ligaxka jokatuko dute guztiek, uztailaren 21era bitartean. Oiartzungo Kontzejupean izango dira partidak

 

 

Finala, berriz, abuztuaren 3an (San Esteban, Oiartzungo festak), 13:00etan, Oiartzungo Kontzejupean.

 

 

Txapelketari buruzko informazio gehiago, Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Kontzejupea Pasaka (eskuz binaka nagusiak) atalean.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba