Palako, zesta-puntako eta gomazko paletako finalistak ezagutuko ditugu, asteburuan, Herriartekoan

2022/06/08 | Lehiaketa

Larruzko paleta eta pala motzeko lehian, Andoain, Donostia, Errenteria eta Olaberria lehiatuko dira finalera sailkatzeko xedez; gomazko paletaz, Astigarraga, Azkoitia, Hernani eta Donostia; zesta-puntaz, oso berdinduta daude Hondarribia, Mutriku eta Zumaia eta azken jardunaldia erabakigarria izango da; eskuz, finalerdiei ekingo diete Azpeitiak, Hernanik, Oiartzunek eta Tolosak

Palako, zesta-puntako eta gomazko paletako finalistak ezagutuko ditugu, asteburuan, 2022ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan. Izan ere, palako eta gomazko paletako lehian finalerdien itzulerakoak jokatuko dituzte, eta zesta-puntakoan ligaxkako azken jardunaldia.

Andoain, Donostia, Errenteria eta Olaberria lehiatuko dira finala jomuga larruzko paleta eta pala motzeko txapelketan. Donostia vs Andoain izango da finalerdietako itzulerako jaialdi bat; joanekoan, 2-0 irabazi zuten andoaindarrek. Eta Errenteria vs Olaberria beste jaialdia; Olaberriak 2-0 irabazi zuen.

Gomazko paletako lehian, Astigarraga, Azkoitia, Hernani eta Donostia dira finalerako lau hautagaiak. Donostia eta Hernani izango dira aurrez aurre batetik; 1-2ko errenta du Donostiak. Eta Azkotia eta Astigarraga bestetik; 1-2 irabazi zuten azkoitiarrek joanekoan.

Zesta-puntaz, ligaxkako azken jardunaldia jokatuko dute Hondarribiak eta Mutrikuk. Oso berdinduta daude hiru herri parte-hartzaileak, Hondarribia, Mutriku eta Zumaia; eta 6. jardunaldi honetan erabakiko da guztia.

Eskuz, azkenik, finalerdiei ekingo diete, asteburuan, Hernanik eta Oiartzunek batetik, eta Azpeitiak eta Tolosak bestetik.

Emoziorik ez da falta, beraz, txapelketaren azken txanpa honetan. 

 

 

 

Hauxe da, hain zuzen ere, jardunaldi honetako kartelera:

 

EKAINAK 10, OSTIRALA
 

- 18:00, Hondarribia-Jostaldi: HONDARRIBIA / ZUMAIA (zesta-punta, ligaxka, 6. jardunaldia)

- 19:00, Donostia-Altza: DONOSTIA / ANDOAIN (larruzko paleta eta pala motza, finalerdiak, itzulerakoa)

- 19:15, Errenteria-Agustina Otaola: ERRENTERIA / OLABERRIA (larruzko paleta eta pala motza, finalerdiak, itzulerakoa)

- 19:30, Hernani-Udalekoa: HERNANI / OIARTZUN (eskua, finalerdiak, joanekoa)

 

EKAINAK 11, LARUNBATA
 

- 10:30, Azkoitia-Gurea: AZKOITIA / ASTIGARRAGA (gomazko paleta, finalerdiak, itzulerakoa)

- 18:00, Tolosa-Beotibar: AZPEITIA / TOLOSA (eskua, finalerdiak, joanekoa)

 

EKAINAK 12, IGANDEA


- 09:00, Donostia-Loiola: DONOSTIA / HERNANI (gomazko paleta, finalerdiak, itzulerakoa)

 

 

 

2022ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan, 17 herri ari dira eskuz, 9 larruzko paleta eta pala motzez, 3 zesta-puntaz eta 15 gomazko paletaz444 pilotarik eman zuen izena aurten: 211 eskuzko lehiarako, 77 larruzko paleta eta pala motzekorako, 38 zesta-puntakorako eta 118 gomazkorako. Hauexek dira izena emandakoak:

 

ESKUA

  1. Alegia
  2. Amasa-Villabona
  3. Amezketa
  4. Andoain
  5. Aretxabaleta
  6. Ataun
  7. Azkoitia
  8. Azpeitia
  9. Bergara
  10. Hernani
  11. Idiazabal
  12. Lasarte-Oria
  13. Oiartzun
  14. Oñati
  15. Tolosa
  16. Zaldibia
  17. Zestoa

 

LARRUZKO PALETA ETA PALA MOTZA

  1. Andoain
  2. Azpeitia
  3. Deba
  4. Donostia
  5. Errenteria
  6. Oiartzun
  7. Olaberria
  8. Ordizia
  9. Tolosa

 

ZESTA-PUNTA

  1. Hondarribia
  2. Mutriku
  3. Zumaia

 

GOMAZKO PALETA

  1. Aia
  2. Andoain
  3. Anoeta
  4. Astigarraga
  5. Azkoitia
  6. Donostia
  7. Errenteria
  8. Hernani
  9. Mutriku
  10. Oiartzun
  11. Soraluze
  12. Tolosa
  13. Zarautz
  14. Zestoa
  15. Zumarraga

 

Eskuz, iaz baino herri bat gehiago lehiatu da aurten, 17: Aduna, Astigarraga eta Bidania-Goiatz ez dira izanbaina Amasa-Villabona, Idiazabal, Lasarte-Oria eta Zaldibia izan dira talde berriak.

Gomazko paletaz, hiru herri gutxiago lehiatu dira, 15: aurten ez dute jokatu Amasa-Villabonak, Azpeitiak, Debak eta Oriok; eta bai, ordea, Oiartzunek.

Palako lehian, 9 herrik hartu dute parte, aurrekoan baino bi gehiago: ez da egon bajarik iaztik; eta Azpeitia eta Tolosa gehitu zaizkio zerrendari.

Eta, azkenik, zesta-puntaz 3 herri ari dira lehian, aurreko edizioan baino bat gutxiago: Donostia ez da aurten.

 

 

 

Finalei dagokienean, gomazko paletakoa, palakoa eta zesta-puntakoa jokatuko dira lehendabizi: ekainaren 19ko jardunaldian. Eta eskuzko finala ekainaren 25ean izango da, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Albiste honi erantsitako dokumentuetan ikus daitezke egutegi guztiak.

 

 

 

Datu historikoei erreparatuta, Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuzko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Azpeitia da bigarren palmaresean, 8 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Donostia hirugarren, 6rekin (4tan txapeldunorde). Azken edizioa Azpeitiak irabazi zuen, eta Oiartzun izan zen txapeldunorde.

Palaz, Donostiak ditu txapel gehien, 7 (6 aldiz izan da txapeldunorde); Andoain da bigarren postuan, 7 txapelekin (5 bider azpitxapeldun); eta Olaberria hirugarren, 6 txapelekin (2 aldiz txapeldunorde). Andoainek irabazi zuen aurreko edizioan, eta Errenteria izan zen txapeldunorde.

Zesta-puntaz Zumaia da jaun eta jabe, 10 txapelekin (10 aldiz txapeldunorde); Mutriku du atzetik, 6 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Tolosa da hirugarren postuan, 4 txapelekin (6tan txapeldunorde). Azken edizioa Zumaiak irabazi zuen, eta Mutriku sailkatu zen bigarren.

Gomazko paletaz, azkenik, Azkoitia da lider sailkapenean, 2 txapelekin (ez da sekula txapeldunorde izan). Eta atzetik da Donostia, txapel batekin (beste behin txapeldunorde). Ondoren ageri dira Azpeitia eta Tolosa; biak izan dira behin azpitxapeldun. 2021eko edizioan Azkoitiak jantzi zuen txapela, eta Donostia izan zen txapeldunorde.

 

 

 

Bertako igogailuak enpresa da 2022ko edizioko babeslea. Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean dago eskuragarri txapelketaren inguruko informazio guztia. Aurkezpeneko irudi bilduma ere ikusgai dago, Argazki galeriak txokoan.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba