Eskuz banaka lau terdiko eta zesta-puntako banakako finalak jokatuko dituzte, asteburuan
2022/06/01 | Lehiaketa
Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako hainbat final izango da ikusgai; eskuz banaka lau terdiko lehian, kadeteen 3. mailako finalak: Gipuzkoakoa eta Mendebaldekoa Zestoan, larunbatean, eta Ekialdekoa Errenterian, ostiralean; zesta-puntako banakako lehian, hiru finalak jokatuko dituzte, larunbatean, Hondarribian
![]() Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, hainbat final ikusteko aukera izango da, asteburu honetan. Alde batetik, eskuz banaka lau t'erdiko lehian, kadeteen 3. mailako finalak jokatuko dituzte. Gipuzkoakoa eta Mendebaldekoa Zestoan izango dira, larunbat arratsaldean; eta Ekialdekoa Errenterian, ostiral iluntzean. Bestetik, zesta-puntako banakako lehian, hiru finalak jokatuko dituzte (kadeteak, jubenilak eta nagusiak); Hondarribian izango da jaialdia, larunbat arratsaldean. Ondorengo lerroetan zehaztuko ditugu final guztien jaialdiak:
Ekainak 3, ostirala, 19:00, Errenteria-Agustina Otaola
Ekainak 4, larunbata, 16:15, Zestoa-Gurutzeaga
2. Eskuz banaka lau t'erdian, kadeteak, 3. maila. Gipuzkoako finala:
Ekainak 4, larunbata, 18:30, Hondarribia-Jostaldi
2. Zesta-punta banaka, jubenilak:
3. Zesta-punta banaka, nagusiak:
Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Eskuz banaka lau t'erdian eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Zesta punta banaka ataletan kontsulta daiteke lehia hauei guztiei buruzko informazioa. |
|