Aurrera darrai Gipuzkoako Herriarteko Txapelketak
2022/05/19 | Lehiaketa
Final-laurdenetara zein herri sailkatuko diren jakingo dugu eskuzko lehian, final-laurdenei ekingo diete bai larruzko paleta eta pala motzeko lehian bai gomazko paletakoan, eta zesta-puntaz ligaxkako 3. jardunaldia jokatuko dute
Aurrera darrai 2022ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketak. Eskuzko lehian, final-laurdenetara sailkatzeko lehiatuko dira jardunaldi honetan Hernani eta Aretxabaleta, Alegia eta Andoain, Oñati eta Amezketa, Oiartzun eta Zaldibia, Ataun eta Amasa-Villlabona, Azpeitia eta Lasarte-Oria eta Tolosa eta Zestoa; final-zortzirenen itzulerako jaialdiak jokatuko dituzte. Azkoitia dagoeneko final-laurdenetan da, bere aurkari Bergarak erretiratu egin behar izan duelako. Larruzko paleta eta pala motzeko txapelketan, final-laurdenei ekingo diete Andoainek, Debak, Donostiak, Azpeitiak, Ordiziak eta Olaberriak. Tolosak txapelketa utzi behar izan du azken orduan eta, hortaz, bere aurkariak, Errenteriak, dagoeneko ziurtatuta du postu bat finalerdietan. Zesta-puntaz, ligaxkako 3. jardunaldia jokatuko dute Zumaiak eta Hondarribiak. Eta gomazko paletaz ere final-laurdenei ekingo diete. Hernani, Tolosa, Aia, Donostia, Andoain, Astigarraga eta Azkoitia sailkatu dira. Eta Soraluze ere hasiko da lehian orain, final-laurdenetan, zozketak hala erabakita.
Hauxe da, hain zuzen ere, jardunaldi honetako kartelera:
MAIATZAK 20, OSTIRALA
- 18:00, Oiartzun-Madalensoro: OIARTZUN / ZALDIBIA (eskua, final-zortzirenak, itzulerakoa) - 19:00, Alegia-Elorri: ALEGIA / ANDOAIN (eskua, final-zortzirenak, itzulerakoa) - 19:00, Ataun-Auzoeta: ATAUN / AMASA-VILLABONA (eskua, final-zortzirenak, izulerakoa) - 20:00, Hernani-Udalekoa: HERNANI / TOLOSA (gomazko paleta, final-laurdenak, joanekoa) - 20:00, Aia-Udalekoa: AIA / DONOSTIA (gomazko paleta, final-laurdenak, joanekoa) - 20:00, Tolosa-Beotibar: TOLOSA / ZESTOA (eskua, final-zortzirenak, itzulerakoa) - 20:30, Andoain-Arrate: ANDOAIN / DEBA (larruzko paleta eta pala motza, final-laurdenak, joanekoa) - 21:00, Donostia-Altza: DONOSTIA / AZPEITIA (larruzko paleta eta pala motza, final-laurdenak, joanekoa) - 22:00, Azpeitia-Izarraitz: AZPEITIA / LASARTE-ORIA (eskua, final-zortzirenak, itzulerakoa)
MAIATZAK 21, LARUNBATA - 11:00, Azkoitia-Gurea: AZKOITIA / SORALUZE (gomazko paleta, final-laurdenak, joanekoa) - 17:00, Ordizia-Beti Alai: ORDIZIA / OLABERRIA (larruzko paleta eta pala motza, final-laurdenaki, joanekoa) - 17:30, Hernani-Udalekoa: HERNANI / ARETXABALETA (eskua, final-zortzirenak, itzulerakoa) - 18:00, Oñati-Zubikoa: OÑATI / AMEZKETA (eskua, final-zortzirenak, itzulerakoa)
MAIATZAK 22, IGANDEA
- 11:00, Zumaia-Aitzuri: ZUMAIA / HONDARRIBIA (zesta-punta, ligaxka, 3. jardunaldia)
2022ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan, 17 herri ari dira eskuz, 9 larruzko paleta eta pala motzez, 3 zesta-puntaz eta 15 gomazko paletaz. 444 pilotarik eman du izena txapelketan: 211 eskuzko lehiarako, 77 larruzko paleta eta pala motzekorako, 38 zesta-puntakorako eta 118 gomazkorako. Hauexek dira izena emandakoak:
ESKUA
LARRUZKO PALETA ETA PALA MOTZA
ZESTA-PUNTA
GOMAZKO PALETA
Eskuz, iaz baino herri bat gehiago lehiatuko dira aurten, 17: Aduna, Astigarraga eta Bidania-Goiatz ez dira izango; baina Amasa-Villabona, Idiazabal, Lasarte-Oria eta Zaldibia dira talde berriak. Gomazko paletaz, hiru herri gutxiago lehiatuko dira, 15: aurten ez dute jokatuko Amasa-Villabonak, Azpeitiak, Debak eta Oriok; eta bai, ordea, Oiartzunek. Palako lehian, 9 herrik hartuko dute parte, aurrekoan baino bi gehiago: ez dago bajarik iaztik; eta Azpeitia eta Tolosa gehitu zaizkio zerrendari. Eta, azkenik, zesta-puntaz 3 herri lehiatuko dira, aurreko edizioan baino bat gutxiago: Donostia ez da izango aurten.
Finalei dagokienean, gomazko paletakoa, palakoa eta zesta-puntakoa jokatuko dira lehendabizi: ekainaren 19ko jardunaldian. Eta eskuzko finala ekainaren 25ean izango da, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Albiste honi erantsitako dokumentuetan ikus daitezke egutegi guztiak.
Datu historikoei erreparatuta, Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuzko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Azpeitia da bigarren palmaresean, 8 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Donostia hirugarren, 6rekin (4tan txapeldunorde). Azken edizioa Azpeitiak irabazi zuen, eta Oiartzun izan zen txapeldunorde. Palaz, Donostiak ditu txapel gehien, 7 (6 aldiz izan da txapeldunorde); Andoain da bigarren postuan, 7 txapelekin (5 bider azpitxapeldun); eta Olaberria hirugarren, 6 txapelekin (2 aldiz txapeldunorde). Andoainek irabazi zuen aurreko edizioan, eta Errenteria izan zen txapeldunorde. Zesta-puntaz Zumaia da jaun eta jabe, 10 txapelekin (10 aldiz txapeldunorde); Mutriku du atzetik, 6 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Tolosa da hirugarren postuan, 4 txapelekin (6tan txapeldunorde). Azken edizioa Zumaiak irabazi zuen, eta Mutriku sailkatu zen bigarren. Gomazko paletaz, azkenik, Azkoitia da lider sailkapenean, 2 txapelekin (ez da sekula txapeldunorde izan). Eta atzetik da Donostia, txapel batekin (beste behin txapeldunorde). Ondoren ageri dira Azpeitia eta Tolosa; biak izan dira behin azpitxapeldun. 2021eko edizioan Azkoitiak jantzi zuen txapela, eta Donostia izan zen txapeldunorde.
Bertako igogailuak enpresak babestuko du 2022ko edizioa. Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean egongo da eskuragarri txapelketaren inguruko informazio guztia. Aurkezpeneko irudi bilduma ere ikusgai dago, Argazki galeriak txokoan. |
|