GRABNI Txapelketaren ligaxkako azken jardunaldia etxean jokatuko du Gipuzkoak, Iparralderen aurka

2022/04/06 | Lehiaketa

Bizkaia vs Nafarroa eta Araba vs Errioxa izango dira gainontzeko aurrez aurrekoak; apirilaren 24ko asteburuan izango dira ikusgai finalerdiak, eta maiatzaren 1ekoan finalak

Ligaxkako bosgarren eta azken jardunaldia izango da asteburukoa federazioen arteko GRABNI Txapelketan. Eta Gipuzkoak etxean jokatuko du berriro: oraingoan, Iparralde izango du aurkari. Bizkaia vs Nafarroa eta Araba vs Errioxa izango dira gainontzeko aurrez aurrekoak. Albiste honi erantsitako dokumentuetan ikus daiteke asteburuko kartelera.

 

 

 

Aste Santuko atsedenaldiaren ondoren, txapelketaren azken txanpa jokatuko da. Hain zuzen ere, apirilaren 24ko asteburuan finalerdiak izango dira ikusgai, Nafarroan eta Errioxan. Eta final guztiak maiatzaren 1eko jardunaldian jokatuko dira, Araban.

 

 

 

Gure webguneko Selekzioak eta Lehiaketa-Selekzioa-GRABNI ataletan joango gara eguneratzen txapelketaren inguruko informazioa; Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean aurki daitezke xehetasun guztiak. Era berean, gure webguneko Argazki galeriak txokoan hainbat irudi bilduma daude ikusgai.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba