Bizkaitarren bisita jasoko du Gipuzkoak asteburuan, GRABNI Txapelketaren 4. jardunaldian
2022/03/30 | Lehiaketa
Nafarroa vs Araba eta Iparralde vs Errioxa izango dira ligaxkako azkenaurreko jardunaldiko beste aurrez aurrekoak; apirilaren 24ko asteburuan izango dira ikusgai finalerdiak, eta maiatzaren 1ekoan finalak
Berriro etxean jokatzeko txanda iritsi zaio Gipuzkoako Selekzioari federazioen arteko GRABNI Txapelketan. Eta oraingoan, 4. jardunaldian, bizkaitarren bisita jasoko du. Larunbatean, makina bat jaialditaz gozatzeko aukera izango da, Gipuzkoako frontoi ugaritan. Albiste honi erantsitako dokumentuetan ikus daiteke, hain zuzen ere, programatutako kartelera. Nafarroa vs Araba eta Iparralde vs Errioxa izango dira jardunaldiko beste aurrez aurrekoak.
5 jardunaldiko ligaxka ari dira jokatzen Araba, Bizkai, Errioxa, Gipuzkoa, Iparralde eta Nafarroako selekzioak, martxoaren 13ko asteburuan hasi eta apirilaren 10ekora bitarte. Hiru jardunaldi etxean egokitu zitzaizkion Gipuzkoari: bigarrenean, Errioxa hartu zuen; laugarrenean, asteburu honetan, Bizkaiaren bisita jasoko du, esan bezala; eta bosgarrenean, azkenekoan, Iparraldeko ordezkariena. Eta gainontzeko biak etxetik kanpo jokatu ditu: lehenengoan, Araban; eta hirugarrenean, aurreko jardunaldian, Nafarroan.
Ligaxka amaituta, apirilaren 24ko jardunaldian izango dira ikusgai finalerdiak, Nafarroan eta Errioxan. Eta final guztiak maiatzaren 1eko asteburuan, Araban.
Hona hemen egutegi osoa:
Gure webguneko Selekzioak eta Lehiaketa-Selekzioa-GRABNI ataletan joango gara eguneratzen txapelketaren inguruko informazioa; Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean aurki daitezke xehetasun guztiak. Era berean, gure webguneko Argazki galeriak txokoan hainbat irudi bilduma dituzue ikusgai. |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||