Hernani, Intxurre, Azkoitia, Zazpi Itturri, Lagunak, Intza, Alde Zaharra eta Gure Txeru ere garaile
2022/03/29 | Lehiaketa
Udaberri Sariko azken finalak irabazi dituzte klub horietako pilotariek: emakumezkoen gomazko paletako jubenilen kategoriako lehia Hernanik, eta eskuz binakakoak gainontzekoek
Hernani, Intxurre, Azkoitia, Zazpi Itturri, Lagunak, Intza, Alde Zaharra eta Gure Txeru klubak ere garaile izan dira Udaberri Sarian. Txapelketako azken finalak irabazi dituzte, asteburuan, haien bikoteek: emakumezkoen gomazko paletako jubenilen kategoriako lehian nagusitu da Hernani 1 taldea, eta eskuz binakakoetan Intxurre, Azkoitia, Zazpi Itturri 3, Lagunak, Intza, Alde Zaharra 2 eta Gure Txeru taldeak.
Ondorengo lerroetan laburbildu ditugu finalen bost jaialdiak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:
Martxoak 25, ostirala, 19:30, Aduna-Udalekoa
1. Gomazko paleta emakumezkoak, jubenilak:
Martxoak 25, ostirala, 20:00, Alegia-Elorri
1. Eskuz binaka, kadeteen 1. maila:
Martxoak 26, larunbata, 10:30, Azkoitia-Gurea
1. Eskuz binaka, kadeteen 2. maila:
2. Eskuz binaka, jubenilen 1. maila:
Martxoak 26, larunbata, 11:30, Lasarte-Oria-Mitxelin
2. Eskuz binaka, jubenilen 2. maila:
Martxoak 26, larunbata, 17:00, Getaria-Sahatsaga
1. Eskuz binaka, nagusien 2. maila:
2. Eskuz binaka, nagusien 1. maila:
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Udaberri atalean kontsulta daiteke txapelketaren informazio guztia.
*Argazkiak: Azkoitiko Oteiza Pilota Kirol Elkartea (Azkoitia) eta Intza Pilota Elkartea (Lasarte-Oria). |
|