Nafarroaren kontra eta etxetik kanpo jokatu beharko du Gipuzkoak GRABNIren 3. jardunaldian
2022/03/23 | Lehiaketa
Errioxa vs Bizkaia eta Iparralde vs Araba izango dira asteburuko gainontzeko aurrez aurrekoak; apirilaren 24ko jardunaldian izango dira ikusgai finalerdiak, eta maiatzaren 1ekoan finalak
3. jardunaldia izango da asteburukoa federazioen arteko GRABNI Txapelketan. Eta Gipuzkoako Selekzioak Nafarroa izango du oraingo honetan aurkari; haien etxean jokatuko du. Errioxa vs Bizkaia eta Iparralde vs Araba dira jardunaldiko gainontzeko aurrez aurrekoak. Albiste honi erantsitako dokumentuetan ikus daiteke kartelera.
5 jardunaldiko ligaxka ari dira jokatzen Araba, Bizkai, Errioxa, Gipuzkoa, Iparralde eta Nafarroako selekzioak, martxoaren 13ko asteburuan hasi eta apirilaren 10ekora bitarte. Hiru jardunaldi etxean egokitu zaizkio Gipuzkoari: bigarrenean, aurreko asteburuan, Errioxa hartu zuen; laugarrenean, Bizkaiaren bisita jasoko du; eta bosgarrenean, azkenekoan, Iparraldeko ordezkariena. Eta gainontzeko biak etxetik kanpo: lehenengoan, Araban jokatu zituen partidak; eta hirugarrenean, jardunaldi honetan, Nafarroan.
Ligaxka amaituta, apirilaren 24ko jardunaldian izango dira ikusgai finalerdiak, Nafarroan eta Errioxan. Eta final guztiak maiatzaren 1eko asteburuan, Araban.
Hona hemen egutegi osoa:
Gure webguneko Selekzioak eta Lehiaketa-Selekzioa-GRABNI ataletan joango gara eguneratzen txapelketaren inguruko informazioa; Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean aurki daitezke xehetasun guztiak. Era berean, gure webguneko Argazki galeriak txokoan hainbat irudi bilduma ari gara osatzen. |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||