Arabaren aurka etxetik kanpo jokatuz ekingo dio GRABNI Txapelketari Gipuzkoak
2022/03/10 | Lehiaketa
Asteburuan hasiko da GRABNI, federazioen arteko lehia; Gipuzkoaz gain, Araba, Bizkai, Nafarroa, Iparralde eta Errioxako ordezkaritzak lehiatuko dira bertan; apirilaren 24ko jardunaldian izango dira ikusgai finalerdiak, eta maiatzaren 1ekoan finalak
Azken denboraldi gorabeheratsuen ondoren, asteburu honetan hasiko da 2022ko federazioen arteko GRABNI Txapelketa. Urtero moduan, Gipuzkoa lehiatuko da bertan. Eta, harekin batera, Araba, Bizkai, Nafarroa, Iparralde eta Errioxako ordezkaritzak.
Hain zuzen ere, Arabaren kontra jokatuz ekingo dio Gipuzkoak txapelketari, etxetik kanpo. Albiste honi erantsitako bi dokumentuetan kontsulta daiteke kartelera zehatza (ezker horma zein trinketa), eta baita gainontzeko aurrez aurrekoena ere (Iparralde vs Bizkaia eta Errioxa vs Nafarroa).
5 jardunaldiko ligaxka jokatuko dute selekzioek, martxoaren 13ko asteburuan hasi eta apirilaren 10ekora bitarte. Hiru jardunaldi etxean jokatuko ditu Gipuzkoak: bigarrenean, Errioxa hartuko du; laugarrenean, Bizkaia; eta bosgarrenean, azkenekoan, Iparralde. Eta gainontzeko biak etxetik kanpo jokatu beharko ditu: lehenengoa, Araban; eta hirugarrena, Nafarroan.
Ligaxka amaituta, apirilaren 24ko jardunaldian izango dira ikusgai finalerdiak, Nafarroan eta Errioxan. Eta final guztiak maiatzaren 1eko asteburuan, Araban.
Hona hemen egutegi osoa:
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||