Gipuzkoako Txapelketako 22 urtez azpikoen gomazko paletako finala, larunbatean, Oiartzunen

2022/02/10 | Lehiaketa

Txost eta Zarautz taldeetako pilotariek neurtuko dituzte indarrak, 16:30etik aurrera, Madalensoro pilotalekuan

Ezker Hormako Kluben Arteko Txapelketan, 22 urtez azpikoen gomazko paletako finala jokatuko dute, larunbatean, Oiartzunen. Txost eta Zarautz taldeetako pilotariek neurtuko dituzte indarrak, 16:30etik aurrera, Madalensoro pilotalekuan:

 

 

 

Otsailak 12, larunbata, 16:30, Oiartzun-Madalensoro

 
 
1. Gomazko paleta mutilak, 22 urtez azpikoak:
TXOST (Julen Zelaiaran-Iker Larrarte) / ZARAUTZ (Iker Alkorta-Gorka Ostolaza)

 

 

 

Txost taldea zuzenean sailkatu da finalera, ligaxka lehendabiziko postuan bukatuta. Zarauztarrek, bere aldetik, finalerdia irabazita lortu dute beste txartela; iazko txapeldunen aurka, gainera: 21-25 nagusitu ziren Jon Lasa-Andoni Etxaberen Altzatarra taldearen kontra, otsailaren 6an, Donostiako Altza auzoan jokatutako norgehiagokan.

 

 

 

Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta binaka-22 urtez azpikoak atalean kontsulta daiteke txapelketari buruzko informazio guztia.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba