Zesta-puntako Udazken Saria. Txapeldunak

2022/02/10 | Lehiaketa

Baditugu txapeldunak Zesta-puntako Udazken Sarian. Urtarrilaren 8ko jardunaldian jokatu zituzten A multzoko finalak, Tolosan. Eta, Eskola Kiroleko behin-behineko debekuak eragindako etenaren ondoren, joan den ostiralean (2022-02-04) izan ziren ikusgai B multzoko lehiak, Mutrikun. Ondorengo lerroetan zehaztuko ditugu emaitzak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:

 

 

A MULTZOA


Alebinak:
BERISTAIN (Danok Bat) - JUARISTI (Danok Bat) 2 (13, 13)
SARASOLA (Beotibar) - BEREAU (Hondarribia) 0 (9, 12)

Infantilak:
WATKINS, M. (Zumaia) - OTAÑO (Danok Bat) 0 (6, 12)
AGIRREGOMEZKORTA (Danok Bat) - Zeberio (Hondarribia) 2 (13, 13)

 

B MULTZOA


- Alebinak:
MENDIZABAL (Donostia Jai Alai) - ENBIL (Zumaia) 2 (13, 13)
PANIAGUA (Danok Bat) - GOÑI (Zumaia) 0 (10, 6)

- Infantilak:
ELEZGARAI (Danok Bat) - WATKINS, F. (Zumaia) 2 (13, 13)
LAZKANOTEGI (Hondarribia) - ARRIZABALAGA (Danok Bat) 0 (6, 7)

 

 

 

Beotibar, Danok Bat, Donostia Jai Alai, Gazteleku, Hondarribia eta Zumaia klubetako pilotariek hartu dute parte aurtengo txapelketan.

 

 

 

Hainbat berezitasun ditu txapelketa honek. Aurreko edizioetan bezala, aurten ere norbera ordezkatuz aritu dira pilotariak, nahiz eta izena klubaren bidez eman. Bikoteka jokatu dute, baina bikoteak desberdinak izan dira jardunaldiro, eta puntuazioa pilotari bakoitzari egokitu zaio, ez bikoteari. Klub desberdinetako pilotariak nahastu nahi ditu txapelketa honek, denek denen aurka eta elkarrekin jokatzeko aukera emanez, hartara maila orekatzen laguntzeko eta lehia bereziagoa egiteko.

 

 

 

Informazio gehiago, webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Udazkena Zesta-punta-Alebinak eta Lehiaketa-Errendimendua-Udazkena Zesta-punta-Infantilak ataletan.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba