Euskal Pilota Egokituko XII. Gipuzkoako Txapelketa, prest

2022/01/27 | Lehiaketa

Larunbatean hasiko da, Amasan; bi lehia izango dira: adimen urritasuneko teniseko paleta txapelketa, eta gomazko paleta txapelketa gurpil aulkian; Gipuzkoako hainbat herrik hartuko dituzte txapelketako partidak; finalak martxoaren 12an eta maiatzaren 14an izango dira

Larunbatean (2022-01-29) hasiko da Euskal Pilota Egokituko XII. Gipuzkoako Txapelketa. Atzo (2022-01-26) aurkeztu zuten Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak (GKEF) elkarlanean antolatutako eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundutako txapelketa, Amasako Udal pilotalekuan, 1. jardunaldia jokatuko den lekuan.

 

 

 

Bi lehia izango dira Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketan: batetik, adimen urritasuna duten kirolariena; eta, bestetik, urritasun fisikoa duten kirolarienaLehendabizikoek paletaz jokatuko dute, teniseko pilotarekin, banaka zein binaka; eta bigarrenek gomazko paletaz, gurpil aulkian.

 

 

 

Pagazpe, Mindara, Zarautz eta Zumaia klubeko pilotariak ariko dira. Kirolariek gogoz ekingo diote txapelketari; gainera, aurten ikusleek partidak aurrez aurre jarraitzeko aukera izango dute, iaz, COVIDaren eraginez, norgehiagoka guztiak ateak itxita jokatu behar izan baitzituzten. 

 

 

 

Larunbatean hasi eta maiatzera arte iraungo du lehiakJardunaldiak Gipuzkoako hainbat herritan jokatuko dituzte: Amasa-Villabona, Donostia (Añorga), Errenteria, Asteasu, Idiazabal, Andoain, Zarautz eta Zumaia. Agerraldian bi federazioek eskerrak eman zizkieten udal ordezkari guztiei euren frontoien ateak zabaltzeagatik. "Desgaitasuna duten kirolarien gizarteratzea denon ardura" dela gogorarazi zuten, era berean, eta bide hori "elkarrekin egiteko deia" luzatu zuten. Prentsaurrekoan izan ziren Leire Esnal, Manu Quesada eta Asier Navaridas kirolariek ere "kirola sozializaziorako tresna bikaina" dela azpimarratu zuten, eta "pilotari gehiagori animatzeko" deia egin zieten.

 

 

 

Buruz-buruko finalak martxoaren 12an jokatuko dira, Idiazabalen. Eta bikotekako txapelketaren finalak zein gurpil aulkikoena, berriz, maiatzaren 14an, Zumaian. Erantsitako dokumentuan ikus daiteke txapela iragartzen duen kartela.

 

 

 

*Argazkia: Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba