Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finalak, asteburuan, Oņatin, Oiartzunen eta Tolosan
2021/12/15 | Lehiaketa
Emakumezkoen nagusien mailako finala izango da ikusgai Oņatin, ostiralean; Oiartzunek kadeteen 2. eta 1. mailako finalak hartuko ditu, egun berean; eta larunbatean, Tolosan, jubenilen 2. mailako eta nagusien 3. mailako finalak jokatuko dituzte
![]() Bukatzear da eskuz binakako lehia Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Hainbat final izango dira ikusgai asteburu honetan, hiru jaialditan banatuta: ostiralean, emakumezkoen nagusien mailako finala jokatuko dute Oñatin, eta kadeteen 2. eta 1. mailako finalak Oiartzunen; eta larunbatean, Tolosan, jubenilen 2. mailako eta nagusien 3. mailako lehiak ikusteko aukera izango da.
Ondorengo lerroetan dituzue jaialdi guztien xehetasunak:
Abenduak 17, ostirala, 19:00, Oñati-Zubikoa
1. Eskuz binaka, nagusiak, emakumezkoak:
Abenduak 17, ostirala, 19:00, Oiartzun-Madalensoro
2. Eskuz binaka, kadeteak, 1. maila:
Abenduak 18, larunbata, 11:30, Tolosa-Beotibar
2. Eskuz binaka, nagusiak, 3. maila:
Kategoria eta maila guztietako informazio zehatza nahi izanez gero, klikatu hemen: Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Eskuz binaka. |
|