Gipuzkoako Zesta-punta Txapelketako binakako finalak jokatuko dituzte, igandean, Hondarribian

2021/11/30 | Lehiaketa

Kadeteen, jubenilen eta nagusien kategorietako lehiak izango dira ikusgai, 16:30etik aurrera, Jostaldin; bestetik, Orio, Altzatarra, Hernani eta Aia klubetako pilotariek jantzi dituzte txapelak gomazko paletako binakako finaletan

Finalekin jarraitzen dugu Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Oraingoan, zesta-puntaren txanda izango da. Hain zuzen ere, binakako finalak jokatuko dituzte igandean, Hondarribiko Jostaldi frontoian; 16:30ean hasita, kadeteen, jubenilen eta nagusien kategorietako norgehiagokak izango dira ikusgai. Hauxe aurreikusitako jaialdia: 

 

 

Abenduak 5, igandea, 16:30, Hondarribia-Jostaldi

 
1. Zesta-punta binaka, kadeteak:
HONDARRIBIA 1 (Joar Laka-Manex Zamora) / DANOK BAT 2 (Ekhi Lete-Oinatz Agirregomezkorta)
 
2. Zesta-punta binaka, jubenilak:
ZUMAIA 1 (Gonzalo Agirre-Ander Ureta) / ZUMAIA 3 (Haritz Egaña-Julen Cabanillas)
 
3. Zesta-punta binaka, nagusiak:
ZUMAIA 1 (Cosme Agirre-Unai Uranga) / HONDARRIBIA 3 (Julen Basterra-Zugaitz Salaberry)

 

 

 

Bestetik, txapeldun berriak ditugu lehia berean, kasu honetan gomazko paletako espezialitatean, binaka, aurreko asteburuan jokatu baitzituzten modalitate horretan falta ziren finalak. Emakumezkoetan, Hernani 1 taldeko (Maddi Iriondo-Ane Kerejeta) pilotariek irabazi zuten jubenilen norgehiagoka, eta Aiakoek (Nahia Eizmendi-Garazi Eizmendi) nagusien 2. mailakoa. Gizonezkoetan, Orio 2ko bikoteak (Iker Lizaso-Iban Aldalur) eraman zuen txapela etxera nagusien 3. mailan, eta Altzatarra (Xabi Elejalde-Julen San Miguel) nagusien 2. mailan. Ondorengo lerroetan, joan den asteburuko jaialdien xehetasunak:

 

Azaroak 27, larunbata, 17:00, Zumarraga-Beloki
 

1. Gomazko paleta nagusiak, 3. maila, gizonezkoak
BELOKI (Jon Andueza-Mikel Rodriguez) 24 / ORIO 2 (Iker Lizaso-Iban Aldalur) 25

2. Gomazko paleta nagusiak, 2. maila, gizonezkoak
ALTZATARRA (Xabier Elejalde-Julen San Miguel) 25 / KUKU (Alain Luisa-Aratz Luisa) 8

 

Azaroak 28, igandea, 17:00, Hernani-Udalekoa


1. Gomazko paleta jubenilak, emakumezkoak
HERNANI 2 (Enara Macicior-Alaitz Barrenetxea) 24 / HERNANI 1 (Maddi Iriondo-Ane Kerejeta) 30

2. Gomazko paleta nagusiak, 2. maila, emakumezkoak:
AIA (Nahia Eizmendi-Garazi Eizmendi) 30 / ATAUN (Amaia Lopez-Naiara Aldasoro) 14

 

 

 

Aipatutako espezialitate guztietako emaitzak, sailkapenak eta beste hainbat datu webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Zesta punta binaka eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta binaka ataletan daude eskuragarri.

 

 

 

*Argazkiak: Danok Bat kluba (Mutriku).

 

 

 






Ir arriba