Zesta-puntako Udazken Saria, aurtengoan bai

2021/11/04 | Lehiaketa

Asteburuan ekingo diote izaera bereziko txapelketa honi alebin eta infantil kategorietako puntistek; gauzak ondo, 2022ko urtarrilaren 16ko jardunaldian izango dira ikusgai finalak, Tolosan

Aurtengoan bai. COVIDak baldintzatutako geldialdiaren ondoren, 2021-22ko denboraldian bai izango dute beraien txapelketa alebin eta infantil kategorietako Gipuzkoako puntistek. Hain zuzen ere, asteburuan (2021-11-07) hasiko da Zesta-puntako Udazken Saria.

 

 

 

Txapelketa berezia da hauxe. Izena klubaren bidez ematen badute ere, norbera ordezkatuz aritzen dira pilotariak. Bikoteka jokatzen dute, baina bikoteak aldatzen joaten dira jardunaldiro. Eta puntuazioa pilotari bakoitzari egokitzen zaio, ez bikoteari.

Klub desberdinetako pilotariak nahastu nahi ditu txapelketa honek, denek denen aurka eta elkarrekin jokatzeko aukera eman. Maila orekatzen laguntzen da, era berean, eta lehia bereziagoa sortzen.

 

 

 

Hainbat multzotan banatuko dira parte-hartzaileak: alebinak A maila, infantilak A maila, eta alebinak eta infantilak B maila

Guztietan bikoteak zozketaz osatuko dituzte.

Beotibar, Danok Bat, Donostia Jai Alai, Gazteleku, Hondarribia eta Zumaia klubetako pilotariek hartuko dute parte aurtengo txapelketan:

 

ALEBINAK A MAILA

     Aurrelariak

  • Beristain (Danok Bat)
  • Etxabe (Zumaia)
  • Sarasola (Beotibar)
  • Txurruka, X. (Danok Bat)
  • Txurruka, A. (Danok Bat)
  • Zozaia (Hondarribia)
     

     Atzelariak

  • Agirregomezkorta (Danok Bat)
  • Bereau (Hondarribia)
  • Enbil (Zumaia)
  • Goñi (Zumaia)
  • Juaristi (Danok Bat)
  • Lizarraga (Beotibar)

 

INFANTILAK A MAILA

     Aurrelariak

  • Agirregomezkorta (Danok Bat)
  • Beitia (Danok Bat)
  • Egaña (Danok Bat)
  • Estevez (Hondarribia)
  • Lazkanotegi (Hondarribia)
  • Moreno (Gazteleku)
  • Silveti (Zumaia)
  • Urreisti (Danok Bat)
  • Watkins, M. (Zumaia)
     

    Atzelariak

  • Arrizabalaga (Danok Bat)
  • Fernandez (Hondarribia)
  • Garcia (Danok Bat)
  • Lopetegi (Donostia Jai Alai)
  • Otaño (Danok Bat)
  • Watkins, F. (Zumaia)
  • Zeberio (Hondarribia)

 

ALEBINAK B MAILA

     Aurrelariak

  • Bilbao (Danok Bat)
  • Bilbao (Donostia Jai Alai)
  • Lambert (Zumaia)
  • Mancisidor (Zumaia)
  • Mendizabal (Donostia Jai Alai)
  • Osa (Danok Bat)
  • Paniagua (Danok Bat)

     

INFANTILAK B MAILA

     Aurrelariak

  • Elezgarai (Danok Bat)
     

    Atzelariak

  • Arrizabalaga (Danok Bat)
  • Manterola (Zumaia)


 

 

Abenduaren 19ra bitarte, ligaxka jokatuko dute puntista guztiek. Hauexek dira bakoitzerako aurreikusitako jardunaldiak:


ALEBINAK

  • Azaroak 6, Mutriku
  • Azaroak 14, Zumaia
  • Azaroak 21, Tolosa
  • Azaroak 28, Mutriku
  • Abenduak 12, Donostia
  • Abenduak 19, Hondarribia
     

INFANTILAK

  • Azaroak 7, Zumaia
  • Azaroak 14, Hondarribia
  • Azaroak 21, Andoain
  • Azaroak 28, Donostia
  • Abenduak 12, Zumaia
  • Abenduak 19, Mutriku

 

 

 

Gauzak ondo, 2022ko urtarrilaren 9ko jardunaldian izango dira ikusgai finalerdiak, Tolosan. Eta finalak urtarrilaren 16ko asteburuan jokatuko dituzte, egoitza berean.

 

 

 

Informazio gehiago, webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Udazkena Zesta-punta-Alebinak eta Lehiaketa-Errendimendua-Udazkena Zesta-punta-Infantilak ataletan.

 

 

 

*Argazkiak: Beotibar Zesta-punta Elkartea (Tolosa).

 

 

 






Ir arriba