Oiangu eta Eple klubentzat txapelak Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finaletan

2021/11/03 | Lehiaketa

1. eta 2. mailako lehiak irabazi dituzte Oianguko pilotariek eta 3. mailako finala Eple klubekoek, Errepala 2, Gazteleku eta Altzatarra 1 taldeen aurka, hurrenez hurren; larruzko paletako txapelketa bukatuta, pala motzakoari ekingo diote orain

Oiangu (Olaberria) eta Eple (Errenteria) klubetako pilotariek jantzi dituzte lehendabiziko txapelak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Hain zuzen ere, larruzko paletako finalak jokatu zituzten, larunbatean, Olaberrian. 1. mailako lehia irabazi zuen Oianguk, 2. mailakoa Oiangu 4 taldeak, eta 3. mailakoa Eplek, Errepala 2 (Donostia), Gazteleku (Andoain) eta Altzatarra 1 (Donostia) taldeen aurka, hurrenez hurren. Ondorengo lerroetan dituzue jaialadiaren xehetasunak: 

 

 

Urriak 30, larunbata, 10:00, Olaberria-Udalekoa

 

1. Larruzko paleta, nagusien 3. maila:
EPLE (Ezkerro-Arregi) 35 / ALTZATARRA 1 (Amantegi-Amiano) 20

2. Larruzko paleta, nagusien 2. maila:
OIANGU 4 (Otegi-Andonegi) 35 / GAZTELEKU (Altuna-Rekalde) 32

3. Larruzko paleta, nagusien 1. maila:
OIANGU (Berasategi-Alkorta) 35 / ERREPALA 2 (Brosa-Navarro) 17

 

 

 

Maila politeko lehiez eta giro atseginez gozatzeko aukera izan zuten frontoira bildutakoek. Oiangu klubaren Facebook kanalean ikus daitezke oraindik larruzko paletako finalak.

 

 

 

Larruzko paletako lehia bukatuta, pala motzakoari ekingo diote orain pilotariek, jardunaldi honetan bertan (2021-11-07). Nagusien 1. eta 2. mailan ariko dira: 8 talde 1. mailan (2 multzotan banatuta) eta 11 bikote 2. mailan (2 multzotan).

Ligaxka jokatuko dute aurrena guztiek, azaroaren 7ko asteburutik abenduaren 5ekora bitarte 2. mailan, eta 12kora arte 1. mailan.

Gauzak ondo, abenduaren 19ko jardunaldian jokatuko lirateke finalerdiak, eta finalak abenduaren 26koan.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Larruzko paleta eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Pala motza ataletan kontsulta daiteke txapelketa hauen inguruko informazio ugari.

 

 

 

*Argazkiak: Oiangu kluba (Olaberria).

 

 

 






Ir arriba