Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalak, larunbatean, Olaberrian
2021/10/28 | Lehiaketa
10:00etan hasiko da jaialdia, eta hiru partida izango dira ikusgai: lehenik, Eple eta Altzatarra 1 izango dira aurrez aurre, nagusien 3. mailako finalean; ondoren, 2. mailako lehian, Oiangu 4 eta Gazteleku ariko dira nor baino nor gehiago; eta azkenik, 1. mailako finalean, Oiangu eta Errepala 2 lehiatuko dira txapelaren bila
![]() Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, denboraldiko lehendabiziko finalak jokatuko dituzte, asteburu honetan. Hain zuzen ere, larruzko paletako lehiak izango dira ikusgai, larunbatean, Olaberrian. 10:00etan hasiko da jaialdia: lehenik, 3. mailako finala jokatuko dute Eple eta Altzatarra 1 taldeek; ondoren, 2. mailako norgehiagoka Oiangu 4k eta Gaztelekuk; eta azkenik, 1. mailako finala, Oiangu eta Errepala 2 taldeek.
Urriak 30, larunbata, 10:00, Olaberria-Udalekoa
1. Larruzko paleta, nagusien 3. maila:
2. Larruzko paleta, nagusien 2. maila:
3. Larruzko paleta, nagusien 1. maila:
Partidak aurrez aurre ikusteko aukera izango du nahi duen orok. Gainera, Olaberriko Oiangu klubak zuzenean eskainiko du jaialdia, bere Facebook kanalean.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Larruzko paleta atalean kontsulta daitezke espezialitate honetako lehiaren emaitzak, sailkapenak eta bestelako informazio ugari. |
|